Excel 97: grafikoak
Grafikoak sortzeko, lehenengoz datuak behar dira. Kasu honetan, testua eta kantitateak hautatuko ditugu: testuak kontzeptuak adieraziko dute eta "x" ardatzean agertuko dira eta zenbakiak balioak adieraziko dute eta "y" ardatzean agertuko dira.

Datuak hautatu ondoren, programak jakingo du zein datu erabili grafikoa egiteko. Grafikoen laguntzailea hautatuko dugu ("ASISTENTE PARA GRÁFICOS") ondoren.

Laguntzaile honen bidez, lau urrats nagusietan lortuko dugu grafikoa.
Lehenengoz "TIPOS ESTÁNDAR" grafiko-motetatik "CÍRCULO" aukera hartu eta hiru dimentsiotako bat (bigarren aukera) zehaztuko dugu.

Posible da nola geratuko den ikustea, behean agertzen den botoia SAKATUTA MANTENDUZ, irudian agertzen den bezala.

Ondoren, bigarren urratsean gaude. Datuak zutabetan antolaturik daudenez, dagoen eran uzten dugu.

Ondoren, grafikoen tituluak (eta ertzenak, grafiko kartesiarra izanik) eta datuak eta datuen testuak sartzeko aukerak agertzen dira.
Grafikoaren titulu gisa, "GASTUEN PORTZENTAIA" ipiniko dugu.

Grafikoaren adierazpenak (kolore bakoitzaren esanahia) ipini daitezke eta edozein albotan kokatu.
Gure kasuan ez dugu ipiniko, hau da "MOSTRAR LEYENDA" aukera markarik gabe ipiniko dugu, zeren datuak banan banan sartuko ditugu datuak eta kategoriak.
"MOSTRAR RÓTULO Y PORCENTAJE" aukera hartuko dugu.

Azken urratsa, grafikoa non kokatu adieraziko dugu: datuen orrian bertan edo beste kalkulu orri batetan. Gure kasuan beste orri batetan adieraziko dugu eta orri horri "GASTUEN GRAFIKOA" izena ipiniko diogu.

Horrela, grafikoa eginik dago. Baina grafiko horrek zenbait elementu ditu: titulua, marrazketa eskualdea... eta elementu horien formatuak alda daitezke.