Excel 97: grafikoak aldatzen
Elementu horiek grafiko bertatik har daitezke edota gainean agertzen den kontrol gezidunetik.

Elementu grafikoa hautatu ondoren, bere formatua aldatzeko era bat ESKUINEKO BOTOIEZ klik egitea da.
Hori eginik, formatuaren elkarrizketa koadroa agertuko da.

GRAFIKOAREN TITULUAri dagokionez, hona hemen agertzen den koadroa.
Kasu honetan, ARIAL 20 hartuko dugu letra mota eta tamaina, titulua hobeto ikusteko.

Hori egingo dugu, baita, datuen testuekin, guztiei ARIAL 20 tamaina ipiniz.
Grafiko mota bat aukeratu denean, posible da ideiaz aldatu eta beste mota batetara aldatzea.
Horretarako, grafikoaren gainean agertuko den botoian klik egin daiteke; grafiko mota guztiak agertuko zaizkigu.
Kasu honetan, grafikoz aldatu egingo dugu, "GRÁFICO DE COLUMNAS" aukera hartuz.

Lehen bezala, agertzen den grafiko horretan, zenbait aldaketa egin daitezke.

Hemen ere, elementuak grafikoan klik eginez har daitezke edo bestela gainean dauden aukeretatik.