Excel 97: oinarrizko kontzeptuak
FORMULEN TXERTAKETA
Formula, kalkulua aurrera nola eraman adierazten duen agindua da. Formula batetan zenbakiak eta gelasken edukinak sar daitezke.
Formularen espresioa sartu baino lehen, = ikurra sartu behar da.

Formulei potentzia handia ematen dien ezaugarria eginiko aldaketei momentuan egokitzen dela da.
DATUAK MUGITUZ ETA KOPIATUZ
Heinak eta filak txertatuz Kontutan izan zutabeak eta filak txerta daitezkela, kalkulu orrian dagoen informazioa aldatu gabe. Fila bat txertatzen denean, beheko filetan dauden datu guztiak beheruntz desplazatzen dira, fila huts berriari tokia egiteko.
Ez hori bakarrik, inplikaturik dauden formula guztiak ere aldatu egiten dira, egoera berrira egokitzeko.
Hona hemen aktibaturik dagoen gelaskak duen ekuazioa batezbestekoa kalkulatzeko.

Ondoren, fila bat hutsik txertatuko dugu. Zer gertatu da "3. IKASLEA"ren noten batezbestekoarekin?

Automatikoki egokitu egin da egoniko filaren txertaketari! Honek denbora asko aurreratzen du.
FILAK TXERTATU.
Filak txertatzeko bi era daude: Insertar / Filas menuko aukera hartu edo fila bat aukeratu eta eskuineko botoiez klik eginez Insertar aukera hartu.
Fila txertatu aurretik, fila NON txertatu adierazi behar da. Horretarako, txertatu aurretik fila bat aukeratu behar da; txertatuko den fila hautatutako posizioa hartuko du.

Kasu honetan, fila berria txertatu egiten da eta "3. IKASLEA" fila beheruntz desplazatzen da.
FILA BAT EZABATU.
Fila bat ezabatzeko, hautatu egin behar da, eskuineko botoiez klik egin eta ezabatzeko agindua eman.
FILA MULTZO BAT TXERTATU.
Txertatu nahi diren adina fila hautatu eta lehen bezala egin filen txertaketa.
ZUTABEAK TXERTATU.
Prozesu bera da. Horretarako, desplazatuko diren gelaskak hautatu bloke gisa eta gelaskak txertatu aukera hartu. Hautatutako gelaskak noruntz desplazatu behar duten zehazteko aukera agertzen zaigu.
DATUAK MUGITU
Windows-eko EBAKI, KOPIATU eta ITSASI aukerak erabiliz, posible da kalkulu orriaren datuak mugitzea kalkulu orrien artean, beste liburuetara edo Windows-eko beste programetara.
Adibidez, EBAKI eta ITSASI aukerak erabiltzen direnean, gelaska batzuren edukinak hustutzen ari gara eta informazioa beste gelaska batzuetara bidaltzen.
Gelaskak aukeratu eta ebakitzerakoan, marko mugikorra agertuko da, datuak mugitu egingo direla adierazteko. Datuak itsasteko, helburu-gelaska guztiak edo ezkerreko-goiko gelaska aukeratu.
FORMULA KOPIATU.
Eman dezagu gelaska batek batuketa baten formula daukala. Zer gertatzen da beste zutabe batetara mugitzean? Excel programak egokitu egiten du formula edukin horien kokapena berrira.
FORMULAK KOPIATZEKO ERA AZKARRA.
Eman dezagun ondoko gelasketara kopiatu nahi dugula formula. Aktibaturik dagoen gelaskan lauki txiki bat agertzen da: BETETZE-TRESNA deituko diogu lauki txiki horri.

TESTUAREN FORMATUA
Formatuaren bidez aldatu egiten da testua eta zenbakiak agertzeko erak. Testuaren formatua aldatzeko era errazena formatuaren barra erabiltzea da.
Hauek dira formatu barraren botoi garrantzitsuenak:

HORI EGITEKO, LEHENENGOZ GELASKA EDO GELASKA-MULTZOA AUKERATU EGITEN DA ETA DAGOKION FORMATU BOTOIA SAKATU.
Formatu barratik aukeratu beharrean, posible da, baita, eskuineko botoiez GELASKAREN FORMATUA aukera hartzea.

Bide honetatik formatuaren zehaztapena eginez aukera gehiago daude.
GELASKA MULTZO BAT BAINO GEHIAGO BATERA HAUTATU.
Multzo bat baino gehiago aukeratzeko, bigarrenetik aurrera CTRL tekla sakatuta egon behar da.
KALKULU ORRI OSOA HAUTATU.
Horretarako, fila eta zutabeen tartean dagoen eskualdean klik egin behar da.

FORMATUA DESEGIN.
Gelaskei emandako formatua desegiteko hautatu ondoren, EDICION / BORRAR / FORMATOS aukera hartu behar da.

ZENBAKIEN FORMATUA
Zutabearen zabalera zenbakia sartzeko adina ez bada, ikur berezia agertzen da. Formula-barran ikusten denez, gelaskaren edukina ez da aldatzen, baina edukina ez da ikusten.

Zutabearen zabalera aldatzeko dagoen modu bat xaguaren erakustea mugaraino eramanez eta arrastatuz da.
