Excel 97: sarrera

Excel programaren oinarrizko kontzeptuak

Kalkulu-orri elektronikoa ahalbideratzen duen programa da excel. excel fitxategi bati lan-liburua deitzen zaio eta zenbait lan-orri izan ditzake.

Paperezko kalkulu-orri ez bezala, Excel programaren kalkulu orriak edozein aldaketaren aurreran erantzun dinamikoa ematen du, aldaketa horiek kontutan hartuz berriro kalkuluak egokituz.

Excel kalkulu orrietan testuak, zenbakiak eta formulak sar daitezke. Zenbakiren bata aldatzen denean, Excel programak berriro kalkulatzen ditu aldaketa horiek egokitzeko.

Excel programa erabil daiteke, baita, zerrendak lantzeko eta sartutako datuekin jokatuz grafikoak sortzeko.

Lehenengo aldiz Excel erabiltzen denean, klip txiki bat agertzen da, "Office-ren laguntzailea" deitzen dena. "Comenzar a usar Microsoft Excel" aukera hartuko da klip hori desagerarazteko.

Ikus daitekenez, Excel aplikazioan bi leiho daude: programaren leihoa (handiena) eta dokumentuarena (txikiagoa). Dokumentuaren leiho hori minimiza daiteke edo handitu programaren leihoarekin bat egin arte: orduan programa eta dokumentuaren tituluak bat egiten ditua titulu-barran.

Menu-barraren behean bi botoi fila agertzen dira: horiek gehien erabiltzen diren funtzioen lasterbideak dira.

BOTOI BARRA ESTANDARRA.

Programa gehienetan agertzen diren botoiak dira. Funtzio arruntenak egiten dituzte: Excel fitxategia ireki, itxi, inprimatu...

Xaguaren erakuslea gainean kokatzean informazio txiki bat ematen digute bere funtzionalitateaz.

FORMATU BOTOI BARRA.

Testuaren formatuaren funtzioak egiten dituzte botoi hauek.

FORMULA BARRA.

Gelaska baten (aktibatutako gelaska) edukina agertzen da bertan.

EGOERA BARRA.

Leihoaren beheko aldean agertzen da. Programaren egoeraren mezu txikiak agertzen dira bertan ("Listo" adibidez) eta teklatuaren zenbait egoera: Num Lock...

KALKULU ORRIEN ZEHAR MUGITU

Excel liburu batek zenbait orri izan ditzake. Orri batetik bestera mugitzeko, dagokion irtenunean klik egitea nahikoa da.

Ezkerreko beheko aldean lau botoi txiki agertzen dira orrien artean banan-banan mugitzeko, hasierara itzultzeko, amaierara joateko...

Kalkulu orrian zutabeak letrez izendatzen dira: A, B, C...

Filak zenbakien bidez adierazten dira.

Gelaska, zutabe eta filaren intersekzioa da; letra eta zenbaki batez egongo da zehaztuta, beraz.

Aktibatutako gelaskaren edukina bertan idatziz sartzen da. Bere edukina (eta zein gelaska den) agertzen da, baita, formulen barran.

DATUAK SARTUZ ETA ZUZENDUZ

Kalkulu orri batetan testuak, zenbakiak eta formulak sar daitezke.

Lehenengoz, testuak sartzen dira.

Testua, zenbakizko informazioaren antolatzailea da. Testua gelaskan sartzeko nahikoa da gelaska aktibatu eta bertan idaztea.

Sartzen dugun edukina gelaskan bertan eta formula barran agertzen dira.

Formula barran bi botoi txiki agertzen dira: bat kantzelatzeko balio du eta bestea onartzeko.

Gelaska baten edukina zuzentzeko, gelaska aktibatu eta bertan berriro idaztea nahikoa da.

Ondoren zenbakiak sartzen dira.

Azkenik, formulak sartzen dira. Ondoren ikusiko dugu.

LANA GORDE

Lana gordetzen den lehen aldiz, archivo / guardar como... aukera hartu behar da, izen berria sortzeko. Aukera honek balio dezake, baita, lan bera beste izenez gordetzeko. Izena sartzen da eta zein karpetetan kokatuko den; hori karpetaren ondoan agertzen den botoi gezidunaren bitartez egin daiteke.