INTERNET: OINARRIZKO KONTZEPTUAK
Internet-eko egitura Internet egituran, kapazitate handiko transmisioa gauzatzen duten komunikazio baliabideak eta ordenadoreak dira elementu nagusiak ("banda zabal" eta azkarren bidez loturik).

Ordenadore horiek sareak sortzen dituzte, eta Internet-en bidez sare guzti horiek SAREEN SAREA egituratzen da.
Badaude ordenadore batzuk (ISP edo INTERNET SERVICE PROVIDERS) Internet-en bidez konektaturik daudenak, behar diren zerbitzuak emateko.
ISP hauetakoren baten zerbitzuak hartu behar dira Internet-era sartzeko aukera izan dezagun. Hau da, gure ordenadorea ISP hauetako baten bidez egongo da konektaturik Internet-era.

KOMUNIKAZIOA NOLA GAUZATZEN DEN
Komunikazioa gauzatzeko, lehenik behar dena bi ordenadore eta komunikazio-bidea da. Komunikazioa, "informazio-zatiak" (edo "frame") bidaliz gauzatzen da. "Komunikazio-zati" horiek trukatuz eramaten da aurrera bi ordenadoreen arteko komunikazioa.
"Komunikazio-zati" edo "frame" hori izango da komunikatzen den informazioaren unitatea. Unitate horrek bi zati ditu: "burua" eta "data" zatiak. "Buruak", informazioa zein helbidera doan adierazten du. "Data" zatiak, berriz, helbide horri zein informazio komunikatuko zaion adierazten du. "Komunikazio protokolo" edo "hizkuntza" amankomuna erabil behar dituzte bi ordenadore horiek beraien artean ulertzko. Internet-en oinarrizko hizkuntza hori bi protokoloz osaturik dago:
· TCP (TRANSMISSION CONTROL PROTOCOL")
· IP (INTERNET PROTOCOL)

Bien laguntza behar da Internet-en bidez ordenadoreen arteko komunikazio oinarrizkoena aurrera eramateko.
Bien elkarketa hori TCP/IP PROTOKOLOAK deitzen da.
Munduan konektaturik dauden ordenadoreen arteko informazioa aurrera eramateko, bi tresna beharrezkoak izaten dira.
· ROUTER. Tresna hauek "bideratzaileak" dira; informazioak zein bide egin behar duen erabaki eta aurrera eramateko balio dutenak dira.
· GATEWAY. Sistema ezberdineko ordenadoreen arteko komunikazioa bideratzen duta; "itzultzaileak" dira nolabait.

Hona hemen GATEWAY tresna batek "itzulpena" edo formatu-aldaketa egiteko bidean:
· ordenadore batetik "informazio-zatia" formatu jakin batean iritsi zaio; barnean formatu-aldaketa egingo du helburu-ordenadorean ulertzeko eran uzteko.
· Azkenik, informazioa (formatu berrian) helaraziko dio.
Informazio-unitate bakoitzak ordenadorea era zehatzean identifikatzen duen helbidea darama. Helbide horren bidez, posible da helburu-ordenadorea zein den jakitea.
Helbide hori dela eta ISP ordenadoreak badaki nori bidali behar dion informazio-zatia.

Helbide batetara iristeko, ez dago bide bakarra. Edozein arazo dela eta (komunikazio-bideak okupatuta daudela,...) bide batetik ezin bada ordenadore batengana iritsi, ROUTERen bidez beste bide bat saiatuko da azkenik iristeko.
Ordenadore batek jasotzen duen informazioa, beraz, informazio-unitateetan banaturik dago eta informazio-unitate bakoitzak ez du zergatik bide berdina egin behar. Hori horrela izanik, informazio-zatiak ez dira informazioa osatzeko behar den ordenean iristen; iristen denean bir-egituratze lanak eraman behar dira aurrera, informazioa behar den bezala osatzeko.
Internet-en komunikazteko oinarrizkoak diren protokoloak TCP/IP baldin badira ere, zenbait zerbitzu ondo funtzionatzeko (WWW, Internet Explorer-en bidez, adibidez) beste hizkuntza espezializatuak erabili behar dira.

Horien arteko garrantzitsuena HTTP da (HYPERTEXT TRANSFER PROTOCOL). Protokolo honen bidez, hipertestua hobeto transferitzen da. Protokolo honek ez du TCP/IP ordezkatzen, "gainean" jarri baizik (gainean jarri edo beste era batetara esanda, osatu).

INTERNET EXPLORER-EK NOLA FUNTZIONATZEN DUEN
INTERNET EXPLORER programa erabiliz, helbide bat eskatzen denean, informazio hori gure ordenadoretik kanporatu egiten da.
Eskatutako helbide hori, helbide "gordin" batera itzultzen da. Hau da, normalean erabiltzen ditugun helbideak gizakioi errazak egiten zaizkigunak izaten dira; ondoren, ordenadoreak erabilgarriak izango dituen helbideetara pasa behar dira.
Helbide-itzulpen hori egin bezain laister, bi ordenadoreen arteko komunikazioa bideratzen da (BEZEROA, informazio-eskaera egiten duen ordenadorea eta ZERBITZAILEA, informazioa duen ordenadorea).

Komunikazioa gauzatu denean, bezeroak informazio-paketeak (kasu honetan eskaera-paketeak dira horiek) bidaltzen hasten da, eskaera osatu arte. Informazio (eskaera) hori zerbitzailearengana iristen da eta honek bezeroari erantzun egiten dio eskatutako informazioa bidaliz.
Honen ondorioz, Internet Explorer programaren bitartez zerbitzaileak bidali digun informazioa lortuko dugu (egokituta) pantailan. Jasotako informazio horrek (normalean HTML dokumentua) hiperloturak izaten ditu.

Hiperlotura horietan sakatuz, beste informazio baten eskaera bideratuko litzateke, berriro lehengo prozesua hasiaz. Eskatutako beste informazio hori, lehengo zerbitzailean egon daiteke edo beste ordenadore ezberdin batetan.
Hori dela eta, ordenadore (zerbitzari) ezberdinen arteko komunikazioa edo lotura ziurtatuta dago.