Karpetak eta fitxategiak

"MI PC" eta "WINDOWS ESPLORATZAILEA "

"Mi PC" ikonoaren bitartez karpetak eta fitxategiak ikusteko, bere gaienan klik bitan egin behar da, programa martxan jartzeko.

Komeni da "Ver / Barre de herramientas" aukera aktibaturik egotea, tresna-barra ikusteko.

"Ver / Opciones... / Examinar carpetas utilizando una sola ventana" baita ere aktibatu behar da, leiho gehiegi ez zabaltzeko.

"Subir un nivel" erabiliz karpeten jerarkian goruntz joan gaitezke eta karpeta batetan klik bitan eginez, beheruntz.

Windows Esploratzailea, dokumentuak eta karpetak mugitzeko eta kopiatzeko erabil daiteken programa da.

Programa hori martxan jartzeko, modu bat baino gehiago dago. Programa bat denez, programen aukeretik joanez bila daiteke: "Inicio / Programas / Explorador Windows" izan daiteke bidea.

Programaren leihoak bi atal nagusi ditu. Ezkerreko atalean, ordenadorearen egitura jerarkikoa ikusiko dugu; "Egitura panela" dei diezaiokegu atal honi eta karpeten arteko erlazioak ikusten dira hor.

Eskuineko atalean ezkerrean hautatutako karpetaren edukinak ikusten dira; "Edukinen panela" da atal hau.

Hobeto ikusteko adierazitakoa, ondoko irudia daukagu.

DOKUMENTUAK ZEHAZKI IDENTIFIKATZEN

Dokumentuak karpetetan egoten dira gorderik. Dokumentua zehazki identifikatzeko, beraz, ez da nahikoa bere izena eta izenaren luzapena (".doc", ".bmp", ...) ematea; zein karpetetan eta zein diskoan kokaturik dagoen ere adierazi behar da.

Hona hemen adibide bat:

Windows esploratzailea Zehaztapena C:\ABC\Temp.gid Deskribapena Dokumentuak, "Temp.gid" izena du eta "C:" unitatean dago. "C:" unitate edo disko gogorrak karpetak ditu eta horietako bat "C:\ABC" da. Hor barnean dago gure fitxategia.

KARPETA BERRI BAT SORTU

Gure disko gogorra edo disketearen antolaketa aurrera eramateko zenbait karpeta berri sortu behar izango da. Karpeta berri bat sortzeko, Windows esploratzaile programarekin bistaratzen dugu toki egokia leihoaren eskuineko partean eta eskuineko botoiarekin klik eginez Berria/Karpeta aukera hartzen dugu.

Horrela, "Nueva carpeta" izena duen karpeta agertuko zaigu eta berehala alda dezakegu berez agertzen den izen hori beste bat ipintzeko. Honela, nahi adina karpeta sor dezakegu.

ARIKETA

Aldatu disketearen egitura hasierako egoeratik aipatutakoa lortu arte.

Hona hemen hasierako egituraren eskema:

Lortu beharreko egitura:

Zer ikusiko litzatzeke a geziaren arabera aztertuko bagenu?

Zer ikusiko litzatzeke b geziaren arabera aztertuko bagenu?

Zer ikusiko litzatzeke c geziaren arabera aztertuko bagenu?

Zer ikusiko litzatzeke d geziaren arabera aztertuko bagenu?

ARIKETA

Idatzi ondoko irudiei dagokien eskema:

Eskema: