Plug-in edo programa laguntzaileak

Testuak eta irudiak ikus ditzakegu Internet Explorer-ekin inolako arazorik gabe Internet-etik informazioa jasotzerakoan: Internet Explorer programa gai da baliabide horiek pantailaratzeko (HTML testuak eta GIF irudiak, esate baterako).

Baina beste baliabide (multimedia elementuak: animazioak, soinuak...) ikusi nahi baditugu, Internet Explorer programa ez da gai elementu horiek pantailaratzeko: beste programa laguntzaile batzuk (plug-in) behar ditu asmo hori gauzatzeko.

Elementu horiek kargatzen hasten bada eta programa laguntzaile horiek ez baditu, elkarrizketa-koadro bat agertuko da programa laguntzaile hori eskuratzeko.

Programa laguntzaile hori kargatu ondoren, Internet Explorer gai izango da elementu multimedia hori pantailaratzeko.

Programa laguntzaile edo "plug-in"-ak, beraz, Internet Explorer programaren ahalmenak zabaltzen ditu, testu eta irudi arruntak ez diren beste baliabideak ikusteko.

Internet Explorer programaren bertsio berriak zenbait programa laguntzaile sartuta ekartzen dute.

Zeintzuk dira programa laguntzaile erabilienak?

Hauek dira programa interesgarri batzuk:

· Adobe Acrobat Reader. "pdf" formatua duten testuak irakurtzeko.

· QuickTime. "mov" animazioak ikusteko.

· RealAudio, RealPlayer. Multimedia, irratia... ikusteko / entzuteko.

· Windows Media Player. Microsoft-en produktua multimedia, irratia... ikusteko / entzuteko

· Shockwave eta Flash. Macromedia produktuak, animazioak ikusteko ("swf" formatua, esate baterako)

· Chimie eta RasMol. Molekulak ikusteko eta manipulatzeko.

Nola eskuratzen da plug-in edo programa laguntzailea

Programa eskuratzeko, Internet-eko konexioa behar dugu eta baliabidearen webgunera iritsi.

· Lehenengoz, horretarako karpeta bat prestatua izatea komenigarria da.

· "Save to Disk" (edo diskoan gordetzeko) mezua agertzen denean, aukeratu prestatutako karpeta hori, bertan gorderik gera dadin.

· Fitxategia gorde ondoren, beste programa guztiak itxi eta Windows esploratzailea erabiliz, bere gainean klik bitan egin instalazioa martxan jartzeko.

Webgune interesgarri batzuk

Hona hemen webgune interesgarri batzuk, plug-in horiek lortzeko.