Pantailaren azalpena

Beste aplikazioetan agertzen diren tresna-barra eta elementuak agertzen dira ere programa honetan.

Horietatik aparte, "Tareas comunes" beste barra bat agertzen da. Barra hori leiho moduan ager daiteke edo tresna-barra gisa.

Diapositiben artean mugitzeko, desplazamendu barra erabil daiteke.

Desplazamendu bertikal horretan, beheko aldean klik eginez diapostiba bat aurreratzen da eta goiko aldean eginez, atzeruntz doa.

Desplazamendu-barraren botoia eramanez, nahi dugun diapositibara joan gaitezke.

IKUSTEKO ERAK

Diapositibak eta aurkezpena bost era ezberdinetan ikus daitezke.

Diapositiba era.

Ikusteko era honetan diapositiba bakarra ikusiko dugu aldi berean eta berarekin egin daiteke lan.

Testu edo eskema era.

Era honetan, aurkezpen osoan agertzen den testua ikusten da.

Ezkerreko aldean eskema tresna-barra agertzen da. Beranduago aztertuko dugu bere erabilpena.

Eskuineko aldean, hautatutako diapositibaren irudi txiki bat agertzen da.

Sailkapen era.

Era honetan diapositibak nola dauden antolatuta ikusten da. Era honetan, diapositibak mugi daitezke, ezabatu, kopiatu eta batetik bestera pasatzeko trantsizioak jarri. Bere inguruan alde ilunak dituen diapositiba, aukeratuta dagoena da.

Oharren era.

Hitzaldirako oharrak idatz daitezke hemen.

Erakustaldia.

Aurkezpena ikusteko era.