PowerPoint 97: Sarrera

PowerPoint programa martxan jarri eta aurkezpena ireki PowerPoint programaren bitartez, aurkezpena sortu, gorde eta martxan jarri egin daiteke.

Aurkezpena, diapositiba multzo bat da. Aurkezpen hori ordenadorearen pantailan edo inprimatuak izan daitezke, gardenki gisa erabiltzeko.

Diapositiba horiek, testua, grafikoak, irudiak, WordArt eta txantiloiak konbinatuz sortzen dira.

Programa martxan jartzean, aurkezpen berri bat sortu edo eginiko bat ireki nahi dugun galdetzen du.

Eman dezagun bat eginik dagoela eta ireki nahi dugula. "Aceptar" botoia sakatzen dugu eta aurkezpenak irekitzeko elkarrizketa-koadroa agertuko zaigu.

Elkarrizketa-koadro honetan, aurkezpen fitxategia aukeratzen denean, lehen diapositiba ikus dezakegu eskuineko leihoan.

"Abrir" botoian sakatuz, programak kargatu egingo du aurkezpen hori.

Programa horren egoera-barran, zein diapositiba ikusten ari garen eta aurkezpenak zenbat diapositiba dituen adierazten du.

Beheko aldean, baita, diapositibak ikusteko bost era agertzen dira.

"Presentación con diapositivas" aukera hartuz, ordenadoreko pantailan aurkezpena ikusiko dugu.

Aurkezpenak diapositiba asko dituenez, batetik bestera pasa behar da aurkezpen osoa ikusteko.

Hauek dira diapositiba batetik hurrengora pasatzeko:

ˇ xaguaren ezkerreko botoia sakatuz

ˇ Intro tekla sakatuz

ˇ "Av Pág" tekla sakatuz

"Re Pág" tekla sakatuz, atzeruntz pasatzen da.

Ikusten denez, diapositiba batek elementu ezberdinak ditu konbinatuta: testuak, irudiak...