Zinematikako grafikoak
Eman dezagun aurkezpen berri bat egin nahi dugula zinemetika lantzeko. Eginiko diapositibak balio dezakete PowerPoint aurkezpena egiteko edota eginiko grafikoak Word dokumendu batean sartzeko.
Diapositiba hutsa hartuko dugu eta egingo dugun lehen irudi elementua x-t ardatzak sortzea izango da.

Irudien tresna-barratik gezia hartuko dugu eta jatorria izango den puntuan klik eginez xaguaren erakuslea arrastatuko dugu ardatz bertikala egin arte.
Xagua askatu ondoren, elementu grafiko hori hautatuta geratzen da (hautapena adierazten duten laukitxoak agertzen dira); hori gertatzen denean, lerroaren lodiera aldatuko dugu.

Beheko ardatza era berean eraikiko dugu.
Ondoren, testu-koadro elementua hautatuko dugu, ardatzen izenak adierazteko ("v" eta "t").

Laukia eta borobilak hartuz, higidura zuzen eta uniformeki azeleratua simulatuko duen "kotxea" sortuko dugu.
Elementu horiek nahi diren kolorez margo daitezke.

Kotxearen elementuak (laukia eta bi borobilak) bat bezela lantzeko, hirurak hautatu ondoren eskuineko botoian klik eginez, "Agrupar" aukera hartzen dugu: hemendik aurrera, elementu guztiak bat bezala landuko dira.

Kotxea bikoiztuz, beste posizioan kokatzen dugu eta higidura simulatzen da.
Testu-koadroak erabiliz, bakoitzaren abiadura ere idazten dugu eta abiadura bektorea baita.
Puntuak eta marrak (estilo esberdinekoak) eginik, v-t grafikoa irudikatzen dugu.

"Insertar / objeto" aukera erabiliz, (eta "Editor de Ecuaciones" elementua instalatuta badago), zinematikako ekuazioak idatz daitezke grafikoaren inguruan.

"Editor de ecuaciones" ez badago instalatuta, Office paketearen CD-ROM beharko da elementu hori instalatzeko.

Formula eta testua "konektore" baten bidez lotzen ditugu ("Autoformas / conectores").
"Edición / Seleccionar todo" aukeraren bidez diapostiban dauden elementu guztiak aukeratuta geratzen dira.

Aukeratu eta kopiatu ondoren, ordenadorearen memorian geratzen da eta Word dokumentu batera, adibidez, pasa daiteke.