Ingurunearen deskribapena

ZER DA WINDOWS 95?

Windows 95, lan egiteko ingurunea da (sistema eragilea), erabiltzaileari programak martxan jartzen eta fitxategiak lantzen laguntzen diona.

Sistema eragile honek (Windows 95), asko errazten du ordenadorearen erabilera zeren:

- programa bat baino gehiago (aldi berean) erabiltzen uzten du.

- zenbait informazio programen artean truka daiteke (kopiatuz eta itsatsiz)

- erabiltzen dituen ikurrak oso ezagunak eta intuitiboak dira: karpetak, orriak, leihoak...

WINDOWS 95eko HASIERAKO PANTAILEKO ELEMENTUAK

Windows 95eko hasierako pantaila "mahaigaina" izena ere hartzen du, zeren bulegoko mahaiaren antza du:

- hor bertan idatz daiteke (Word erabiliz),

- kalkuluak egin (Excel eta Kalkulagailua),

- fitxak bete (Access),

- korreoa idatzi, bidali eta jaso (Outlook),

- karpetatik dokumentuak atera (kargatu) eta karpetetan gorde (gorde)...

Beraz, ordenadorea bulego elektronikoa dela pentsa daiteke.

Windows 95 instalatu berria denean, zenbait elementu (irudi txikiak, ikonoak) agertzen dira pantailan (mahaigainean)

Ikono horien bidez jar daitezke martxan erabiliko ditugun programak.

Hona hemen hasierako zenbait ikono eta zertarako balio duten:

LEIHOAK

Windows 95-eko sistema eragilearen barnean, programen eginkizun guztiak leihoetan gertatzen da; programa bat martxan jartzen dugunean, leiho bat irekitzen da eta hor egiten dira bere eginkizunak.

Agertzen diren leihoak ez dira finkoak: bere tamainak eta kokapenak alda daitezke.

Leihoaren tamaina aldatzeko era bat, leihoaren ertzean erakuslea kokatuz jaregitea da. Hori aurrera eramateko prozedura:

- Kokatu xaguaren erakuslea leihoaren ertz batean. Hori eginez, xaguaren erakuslearen forma aldatu egiten da, bi geziko ikurra bihurtuz.

- Erakuslearen forma aldaketa hori gertatu denean, xaguaren ezkerreko botoia sakatu eta sakatuta mantenduz mugitu, leihoari nahi den dimentsioa eman arte.

Xaguaren erakuslea leihoaren ertz batera eramanez, bi alde batetara mugi daitezke.

Leihoaren tamaina oso txikia egin bada, baitan dauden ikonoak ikusteko desplazamendu barrak agertzen zaizkio leihoari.

Leihoaren tamaina aldatzeko badaude, baita, hiru botoi leihoaren goiko aldean.

Botoi hauen bidez, leihoak minimizatu egin daitezke (ataza-barrako ikonoa bihurtuz), maximizatu (pantaila osoa hartuz) edo itxi.

Leihoa maximizatzen denean, erdiko botoiaren ikurra aldatu egiten da; agertzen den botoi horrekin aurretik zuen tamainara itzultzeko aukera ematen du.

Leihoaren kokapena ere alda daiteke. Horretarako, leihoaren titulu-barran xaguarekin klik egin eta mugitu (botoia askatu gabe) egin behar da.

"MI PC" IKONOAREN BARNEAN

Windows 95-ek duen sistema erabiltzaileak azkar heltzeko behar duen programa edo dokumentu batetara, hasierako pantaila edo idazmahaian ikonoak kokatuz da.

"MI PC" ikonoaren bitartez, ordenadorearen disko-unitate eta fitxategietara jotzeko bide erraz bat jartzen du gure eskutan.

Leiho honetan disko-unitateak adierazten dituzten ikonoak agertzen dira eta karpeten ikonoak baita.

Kontrol paneleko ikonoa ere ("Panel de control") agertzen da, zenbait konfigurazio eragiketak egiteko.

Inpresoren ikurrak ere ordenadoreari konektaturiko inpresorengana jotzeko aukera ere ematen du.

IKONOAK INTERPRETATZEN

Aurreko leihoan zenbait ikono agertzen dira.