Loturak
Lotura ionikoa
Zenbait kasutan atomoak beraien artean elkartzen direnean, elektrikoki kargatzen dira.
Honen arrazoi nagusia atomoek duten elektroiak dira. Lotura honetan, atomo-mota bat positiboki kargatzen da (elektroiak galdu egiten ditu) eta beste atomo-mota bat negatiboki (elektroiak irabaziz).
Eta
aurkako kargak direnez, beraien artean sendo elkartzen dira. Lotura mota honi
LOTURA IONIKOA deitzen zaio.
Kargaturik agertzen diren atomoei, "ioi" -ak deitzen zaie. Hau da, irudikatuta agertzen direnak sodio ioi eta kloro ioiak dira. Hortik dator "lotura ionikoa" izena.
Irudian ikusten dena sodio kloruro substantzia da ("gatza" izenez ezagutzen dena). Kontutan izan substantzia ez dela "sodio kloro" deitzen "sodio kloruro" baizik; hau da kloro negatiboa dela adierazteko -uro amaiera ipintzen zaio.
Lotura ionikoak osatzean karga elektrikoak sortzen direnez, eta substantzietan atamo asko daudenez, ez dira atomo gutxiko molekulak sortzen, egitura erraldoiak baizik.

Egitura erraldoiak sortzen direnez, substantzia hauek solidoak izateko joera dute eta fusio-tenperatura handikoak dira, zeren lotura asko apurtu behar dira likido egoerara pasatzeko (eta are gehiago gas egoerara pasatzeko).
Egitura erraldoia osatzen dutenez, bere formula (NaCl) idaztean ez dugu molekula bat deskribatzen, ioiak zein proportziotan agertzen diren baizik (kasu honetan 1 Cl - eta 1 Na+ proportzioa).

Lotura kobalentea
Beste kasuetan, berriz, atomoak elkartzen dira elektroi pare bat konpartituz, kargarik sortu gabe.
Lotura horiek marra baten bidez adieraziko dugu; marra bakoitzak elektroi pare bat konpartitu egin direla (ez aurreko kasuan bezala, batek galdu eta besteak irabazi) adierazten du.

Lotura kobalenteak osatzean molekulak sortzen dira askotan. Molekula txikiak sortzen direnez, substantzia hauek ez dira beti solidoak izaten (likidoak edo gasak dira askotan) eta fusio-tenperatura eta irakite-tenperaturak txikiak dituzte, eta energia termikoa emanez likido eta gas egoerara erraz pasatzen dira.
Lotura metalikoa
Lotura ionikoa eta kobalenteaz gain, beste lotura-mota bat dago: LOTURA METALIKOA.
Lotura metalikoa, metal atomoen arteko lotura da. Lotura metaliko hauek, metalei ezaugarri bereziak ematen dizkie: solidoak dira eta fusio-tenperatura altua dute, korronte elektrikoa eta beroaren eroaleak dira.
Substantzia hauek dituzten ezaugarrietan oinarrituz, egitura erraldoia dela eta loturetan parte hartzen duten elektroiek bere baitan mugitzeko erraztasuna dutela ondoriozta daiteke.
Formula kimikoak eta eredu molekularrak
Atomoen elkarketak -hau da, molekulak- formulen bidez deskribatzen dira.
Formula horietan elementuen (atomo moten) ikurrak eta azpindizeak (elementu bakoitzetik zenbat atomo zeuden molekuetan adierazten duten "zenbaki txikiak") agertzen ziren.
Molekulak irudikatzeko eta bere itxura aztertzeko eredu molekularrak erabiltzen dira: eredu molekularren bidez zein atomo elkartzen diren eta nola bistaratzen da eta zein geometria osatuko duten.