Helburua
· v-t grafikoa emanik, desplazamendua (azalera) eta azelerazioa (malda) era grafikoan kalkulatzen jakin
Aurretik jakin beharreko kontzeptuak
· Abiaduraren
definizioa
· Malda eta azaleraren kalkulua
Erabiliko den softwarea
· Walter Fendt programa-multzoaren barnean (Java applet-ak), "Motion with Constant Acceleration" programa.
Hona hemen programaren irudi bat:

Programa martxan jartzeko, urrats hauek jarraitu:
· Software
karpetatik abiatuz, aukera hauek hartu: Fisika/ Walter Fendt/ P11e0105/ phe
· "phe" karpeta horretan, "phe.htm" fitxategia martxan
jarri, klik bitan eginez.

Hona hemen programaren erabilpenaren informazioa:
· Java applet
honek azelerazio konstantez higitzen den kotxe bat simulatzen du. Eskuineko
kontrolak, hasierako posizioa, hasierako abiadura eta azelerazioa aldatzen uzten
du (Intro tekla sakatuz). "Slow motion" higidura motelago adierazten
du.
· Hiru erloju digitalak daude, kotxea pasatzean geratzen direnak. Posizioaren
barrerak arrastatuz aldatzen dira.
· Grafiko hauek adierazten dira:
o x-t grafikoa, v-t grafikoa, a-t grafikoa
Informazioa eta aktibitateak
INFORMAZIOA:
Azelerazioa, v-t grafikoaren malda
Azelerazioa, segunduko ematen den abiaduraren aldaketa denez, eta hori v-t grafikoan ematen den zuzenaren malda denez, zera esan dezakegu:v-t grafikoaren malda, irudikatutako higiduraren azelerazioa da.

1. AKTIBITATEA
Grafikoa kontutan harturik, higiduraren azelerazioa kalkulatu eta simulazioan higidura hori lortzen saiatu.Grafikoaren puntu adierazgarrienak hauek dira: (0,0) eta (10,10)

2. AKTIBITATEA
Grafikoa kontutan harturik, higiduraren azelerazioa kalkulatu eta simulazioan higidura hori lortzen saiatu.
Grafikoaren puntu adierazgarrienak hauek dira: (0,5) eta (10,25)Zein da hasierako abiadura?

3. AKTIBITATEA
Grafikoa kontutan harturik, higiduraren azelerazioa kalkulatu eta simulazioan higidura hori lortzen saiatu.
Grafikoaren puntu adierazgarrienak hauek dira: (0,10) eta (5,0)Zein da hasierako abiadura?

INFORMAZIOA: Desplazamendua, v-t grafikoaren azalera.
Higiduran ematen den desplazamendua, v-t grafikoaren azalera da; azalera hori lauki + hiruki baten azalera gisa kalkula daiteke.

4. AKTIBITATEA
Kalkulatu lehen 10 segundotan higikariak izandako desplazamendua.
Hasierako posizioa, +5m balitz, non egongo litzateke 10 segundu horiek pasa ondoren?
Kalkuluak egin ondoren, simulazioa egin, emaitzak frogatzeko.

5. AKTIBITATEA
Kalkulatu lehen 10 segundotan higikariak izandako desplazamendua.
Hasierako abiadura 5 m/s-koa da eta azelerazioa 2 m/s2.
Hasierako posizioa, +5m balitz, non egongo litzateke 10 segundu horiek pasa ondoren?
Kalkuluak egin ondoren, simulazioa egin, emaitzak frogatzeko
