Ariketen ebazpenak Newton-en legeak erabiliz
Newton-en bigarren legeak dioenez, gorputz batek duen azelerazioa indar totalaren menpe dago. Indar totala, indar guztien batuketa bektoriala da.

Honela, 100 N-eko bi indar aplikatzen badira, indar totalaren modulua kalkulatzeko Pitagoras-en teorema aplika daiteke:

Ariketa
Ondoko gorputzaren gainean eginiko bi indarren totala kalkulatu

Indar bakoitzaren osagaiak kalkulatuko ditugu:

F2y negatiboa da, zeren osagai horrek "y" ardatzaren norantza negatiboruntz irudikatu behar da.

Indar totala kalkulatzeko, total horren osagaiak kalkula daitezke "x" ardatzekoak beraien artean konbinatuz eta "y" ardatzekoak ere bere aldetik.

Indar totalaren angelua:

Ariketa
Bi gorputz lotzen dira irudian agertzen den bezala. 40 N-eko indarra aplikatzen bada eta marruskadurarik ez dagoela suposaturik, kalkulatu
a) azelerazioa eta
b) tentsioa.
![]()
Gorputz bakoitzaren indar-diagramak marraztuko ditugu.

Lehenengo gorputzaren gainean lau indar daude: pisua eta indar normala bertikalean eta F eta sokaren tentsioa higiduraren ardatzean ("x" ardatza).

Bigarren gorputzak bertikalean beste bi indar ditu eta bakarra (tentsioa) higiduraren ardatzean. Newton-en legea gorputz bakoitzari aplikatzen badiogu, honelako espresioak lortuko ditugu:

Bi gorputzak konektaturik daudenez, bi azelerazioak berdinak dira eta "a" ikurrez adieraz dezakegu. Beraz:
BIBLIOGRAFIA:
· "Física. Principios con Aplicaciones". Giancoli. (Prentice Hall)