Indarrak: ariketak

1. Kalkula ezazu ilargiaren gainazalak 80 kg-ko astronautari egiten dion indar normalaren balioa, ilargian g-ren balioa 1,6 m/s2-koa dela jakinda.

Ebazpena

2. Determina ezazu 1200 kg-ko automobil batean eragiten duen indar normalaren balioa ondoko kasuetan:

a) automobila errepide horizontaletik dabil

b) automobila horizontalarekiko 30º-ko inklinazioa duen aldapan gora doa

Ebazpena

3. Kalkula ezazu gorputz baten pisua, horizontalarekiko 45º-ko inklinazioa duen plano batean apoiaturik dagoenean 35 N-eko indar normala jasaten duela jakinda.

Ebazpena

4. Lurraren gainean dagoen 2,5 kg-ko masako aulki batean F=10 N-eko indarra egin dugu gorantz eta horizontalarekin 45º-ko angelua osatuz. Kalkula itzazu:

a) aulkiak jasaten duen indar normala

b) F-ren balio minimoa, aulkia zorutik banandu dadin

Ebazpena

5. Lurrean apoiaturiko haitz bati F indarra egiten diogu horizontalarekin 30º-ko angelua osatuz eta gorantz. Kalkula ezazu haitzaren masa, zorutik banantzeko egin behar dugun indarra 392 N-ekoa dela jakinda.

Ebazpena