Kargaren kontserbazioa zirkuitu elektrikotan
Helburua eta hasierako informazioa
Atal honetan zirkuitu elektrikotan kargaren kontserbazioak dituen inplikazioak aztertuko ditugu.
Zirkuituko puntu batetik pasatzen den karga segunduko puntu horretan dagoen intentsitate elektrikoa da.
1. Simulazioa: bi bonbila lerroz
Zirkuitu elektriko honetan 9V-eko pila, etengailua, bi bonbila eta intentsitatea neurtzeko bi tresna sartuko ditugu; tresna bakoitzak puntu ezberdin batetan neurtuko du intentsitate elektrikoa: lehenengoa lehen bonbila aurretik dago eta bigarrena azken bonbila ondoren.
Hona hemen muntaketa eta agertzen diren balioak:

Bi bonbila horiek lerroz daudela esaten da; zirkuitua osatzeko, kargak bonbila batetik eta ondoren bestetik pasa behar du, berriro pilara iristeko.
Pilatik ateratzen diren karga guztiak berriro itzuli behar direnez, karga kontserbatu egin behar da eta bi tresnek balio berdina ematen dute (0,430 mA edo 0,43 A).
Berdinketa hori bitxia izan daiteke guretzat, zeren bonbilek energia gastatzen dute. Baina zirkuituko puntu guztietatik pasatzen den karga segunduro berdina da, gertatzen dena karga horien energia potentziala gutxitzen doala da.
2. Simulazioa
Zirkuitu elektriko honetan bi bonbilak era ezberdin batetan kokatuko ditugu: zirkuituko karga guztiak bi bonbiletik pasa beharrean, batetik edo bestetik pasatzeko aukera emango diegu: paraleloz ipiniko ditugu.

Lehenengo bonbilatik karga guztia pasatzen da eta bere intentsitateari I1 deituko diogu; beste bi bonbilak paraleloz daude eta kargarentzat bi bide alternatibo suposatzen dute: batzuk goiko bidea hartuko dute (goitik pasatzen den intentsitateari I2 deituko diogu) eta besteak beheko bidea (behetik pasatzen den intentsitatea I3 izango da).

3. Simulazioa: ariketa
Kalkula ezazu ondoko muntaketan falta den intentsitatearen balioa.

BIBLIOGRAFIA