Indar
bat emanik (modulua eta angelua), osagaiak kalkulatu eta bide jakin batean
eginiko lana.
Helburu
hori lortzeko, edukin hauek landuko dituzu:
Indar baten
osagaien kalkuluak
Biderkadura
eskalarra
Lanaren ekuazioa
Lanaren kalkulua
Lanaren adierazpen
grafikoa
Aurretik jakin
beharreko kontzeptuak
Indar baten
osagaiak
Bektore bakunak
Biderkadura
eskalarra
Erabil daiteken
softwarea
Hona hemen erabil
daiteken softwarearen zerrenda:
Interactive
Physics, simulazioen muntaketa egiteko
Jarraian agertzen
den simulazioa (Flash player erabiliz)
Aktibitateak
eta azalpenak
Simulazioa martxan
jarriz, ondoko galdera guztiei erantzun.
1. AKTIBITATEA:
INDARREN AZTERKETA
Indarrei buruzko
galdera hauei erantzun:
Zein kasutan
(1 edo 2 gorputzak) egiten da indar handiago gorputzaren gainean?
Simulazioan
dituzu indarren modulu eta osagaien balioak. Zeintzuk dira F1 eta F2-ren espresio
bektorialak?
Zein eragiketak
egin behar dira bi moduluak kalkulatzeko?
2. AKTIBITATEA:
LANARI BURUZKO HAUSNARKETA
Lana, indarra eta
eginiko bidearen arteko erlazio bat dago.
Bide berdina
eginik (hasieratik x=5 m arte hartuko dugu, adibidez) zeren funtzioa da lana?
Indarraren moduluarena? Indarraren osagai batena?
Indarra eta
desplazamendua magnitude bektorialak dira. Zein da desplazamenduaren espresio
bektoriala?
Indarra eta
desplazamendua magnitude bektorialak badira eta lana magnitude eskalarra (J
unitate duen zenbaki bat, hain zuzen), zein eragiketa erabil daiteke bi bektore
horiekin zenbaki lortzeko?
Biderkadura
eskarra erabiliz, frogatu lana Fx osagaiaren funtzioa dela eta ez Fy-rena.
3. AKTIBITATEA:
KALKULUA ETA ADIERAZPEN GRAFIKOA ("x" ARDATZEAN)
Eman dezagun
gorputz baten gainean F(6N, 8N) indarra egiten dela. Kontutan hartuz x=3-tik
x=6-rainoko bidea:
adierazpen
grafikoa eta lanaren kalkulua egin, azaleraren bidez
kalkulatu
lana biderkadura eskalarraren bidez
4. AKTIBITATEA:
KALKULUA ETA ADIERAZPEN GRAFIKOA (EDOZEIN BIDEAN)
Eman dezagun
gorputz baten gainean F(6N, 8N) indarra egiten dela. Kontutan desplazamendua
r (5m, 4m) dela:
egoera marraztu
adierazpen
grafikoa eta lanaren kalkulua egin, azaleraren bidez