Bohr-en eredu atomikoa
ESPEKTRO ATOMIKOAK
Atomoek argia emititu edo zurgatu dezakete. Gas bat ontzi batetan isolatuta dagoelarik korronte elektriko indartsua pasa arazten bazaio, argia emititzen du.


Substantzia bakoitzaren espektroa, hau da, emititzen duen argi-multzoa beti berdina eta berezia da (substantzia bakoitzak berea du).
BOHR-EN EREDU ATOMIKOA
Bohr-ek Rutherford-en eredu atomikoa hartu eta aldaketak egin zizkion substantzien espektro atomikoak (atomoek emititzen edo zurgatzen duten argia) azaltzeko.

Zergatik sortzen da espektroa?
Eta zergatik emitizen dira argi-mota batzuk soilik?
Horrelako galderei erantzuna bilatzen saiatu zen Bohr, bere eredua asmatuz. Hona hemen Bohr-ek ezarritako postulatuak: ·


Argi batek duen energia ez da beti berdina; bere maiztasunaren araberakoa da. Zenbat eta maiztasun handiagoa izan argi batek, hainbat eta energia gehiago izango du argi horrek.

Maiztasun ezberdineko argiek prisma baten aurrean ezberdin desbideratzen dira, eta posible da espektroa zein den jakitea argazkia atera ondoren.
