Rutherford-en eredu atomikoa

RUTHERFORD-EN SAIOA

Thomson-en eredu atomikoak ez zituen atomoaren egiturari buruzko galdera guztiak erantzuten. Momentu honetan, karga positiboei buruz eta karga positibo eta negatiboak nola banatzen ziren ez zen jakiten.

Rutherford-ek egin zituen saioen bidez kargak nola zeuden eta masen banaketa atomoaren baitan jakitea lortu zen Urrezko oso xafla mehea alfa izpiz bonbardatu zuen. Alfa izpi hauek masa handiko eta abiadura handiz doan partikulez osaturik daude.

Xaflaren aurka talka egin ondoren, pantaila fluoreszente baten bidez ikusi zuten talka egin ondoren izpiaren desbideraketa zenbatekoa zen.

Batzutan, desbideraketa espero zen baino askoz handiagoa zen; Thomson-en ereduak ezin zuen saioaren emaitza hori azaldu. Ondorioz, aurreko saiak eta saio hau azaltzeko, Rutherford-ek jarraian ikusiko dugun eredu atomikoa sortu zuen.

RUTHERFORD-EN EREDU ATOMIKOA

Rutherford-ek, bere esperimentuak azaltzeko, honako eredu atomikoa proposatu zuen: · Atomoak, oso erdigune txiki bat du, positiboki kargatuta (protoiak) eta ia atomoaren masa guztia duelarik · Erdigune honen inguruan, negatiboki kargatutako partikulak (elektroiak) biraka egongo lirateke.

ATOMOAREN OSAGAIAK. ZENBAKI ATOMIKOA ETA ZENBAKI MASIKOA

Substantzia guztiak atomoz daude osaturik. Nahiz eta oxigenoa, burdina, nitrogenoa... atomoz egon osaturik, oso ezaugarri ezberdinak dituzten beraien artean.

Substantzien artean ematen diren diferentzia guztiak, atomoen ezberdintasunei esker dira. Atomoaren nukleoan (erdigunean) bi partikula-mota daude: protoiak (positiboki kargatuta) eta neutroiak (karga elektrikorik gabe). Bere inguruan, elektroiak daude. Elektroiak, negatiboki kargatutako partikulak dira.

Atomoa berez neutroa da; ez du karga elektrikorik: beraz, protoi eta elektroien kopurua berdina da atomo neutro batetan, karga elektrikoa konpentsatuz.

Atomo baten protoi edo elektroi kopuruari (biak berdinak dira) ZENBAKI ATOMIKOA (Z) deitzen zaio.

Bestalde, elektroiek oso masa txikia dute: protoia baino 1800 aldiz txikiagoa. Neutroiek eta protoiek ia masa berdina dute. Hau da, nukleoan dago atomoaren ia masa guztia. Atomo baten protoi gehi neutroi kopuruari ZENBAKI MASIKOA (A) deitzen zaio.

ARIKETA:

Kloro atomo baten zenbaki atomikoa 17 da eta masikoa 35. Zenbat protoi, neutroi eta elektroi ditu atomo horrek?

EBAZPENA:

Zenbaki atomikoa 17 =protoi kopurua=elektroi kopurua

Zenbaki masikoa 35 =protoi kopurua + neutroi kopurua

Beraz:

Elektroi kopurua ... 17

Protoi kopurua ... 17

Neutroi kopurua ... 18