Thomson-en eredu atomikoa

MATERIAREN IZAERA ELEKTRIKOA: THOMSON-EN SAIOAK

Aurreko atalean ikusi dugunez, atomoak dira materiaren oinarrizko osagaiak. Atomoaren lehen eredua ezartzeak, beste oinarrizko galderak sortu zituen: ·

Ez al daude atomoak beste osagaiez osaturik? ·

Nola ematen dira atomoen arteko loturak, molekulak eta konposatuak osatzeko?

Atomoaren egiturari buruzko (hau da, zein osagaiez dagoen atomoa osaturik) pista nagusiak efektu elektromagnetikoen bitartez agertu ziren. Hona hemen Thomson-ek erabili zituen tresnen eskema bat:

Potentzial elektriko handia ezartzean, barnean zegoen gasak izpi batzuk sortzen zituen.

Izpi horiek eremu elektriko batean desbideratu egiten ziren; izpi katodiko horiek negatiboki kargatutako partikulak ziren.

Bestalde, gasaren izaera aldatuz ere, sortzen ziren karga negatibo horiek ez ziren aldatzen: karga negatibo horiek materia-mota guztietan agertzen dira.

Partikula negatibo horiek, bestalde, atomoa baino 2000 aldiz txikiagoa zuen masa. Garbi zegoen, beraz, atomoaren zatiren bat izan behar zuela partikula negatibo hori.

THOMSON-EN EREDU ATOMIKOA

Emaitza esperimental hauei aurre egiteko, eta partikula elektrikoen arrazoia azaltzeko, Thomson-ek Dalton-en eredu atomikoa aldatu egin zuen, berea sortuz.

Eredu atomiko honetan, atomoaren zati handiena, karga positiboko esfera litzateke eta bere inguruan, berari itsatsita, partikula negatibo txikiak egongo lirateke. Horrela, partikula negatibo txiki horiek izango lirateke izpi katodikoak bihurtzen direnak, atomoetatik irtetzean.