Konfigurazio elektronikoak eta diagrama energetikoak

Bohr-Sommerfeld-en eredu atomikoa

Bohr-en ereduan orbita atomiko zirkularrak agertzen baziren ere elementuen espektroak hobeto azaltzeko Sommerfeld-ek orbita eliptikoak ere bazeudela proposatu zuen.

Ondoko irudian agertzen dira eredu atomiko honen bitartez proposatzen diren lehenengo orbita atomikoak:

-lehenengo orbita-mailan orbita zirkularra soilik agertuko litzateke eta 1s izenez adieraziko litzateke

-bigarren orbita-mailan orbita zirkularra (2s) eta hiru orbita eliptikoak (2p izenez adieraziko ditugu hirurak; beraien artean bereizteko 2px, 2py eta 2pz izenak ematen bazaizkie ere)

-hirugarren orbita-mailan 3s orbita zirkularra, 3p orbita eliptikoak eta bost orbita 3d izango dira baita, hauek eliptikoak ere

Horrela jarraitzen du orbita-maila bakoitzean orbita gehiago gehitzen direlarik.

 

 

Hona hemen grafikoki adierazita orbita bakoitzaren energi maila (elektroia hor kokatuz gero izango lukeen energia):

Atomoen konfigurazio elektronikoak

Atomoaren elektroiak orbitetan kokatzeko, arau batzuk jarraitu behar dira:

1. Orbita bakoitzean bi elektroi sar daitezke gehienez

2. Orbitak 1s-tik hasten dira betetzen eta ondoko irudiaren arabera betetzen dira

3. Energia maila bereko orbitetan elektroiak kokatzerakoan, elektroiak ahal bada desparekatuta sartzen dira.