Disoluzioa: magnitude aditiboak eta ez-aditiboak

Disoluzio baten inguruko kalkuluek aldagai hauek izaten dituzte datu edo kalkulatu beharrekoak:

Hona hemen aldagaien arteko erlazioen eskema:

Lehenengo aldagaiak (masak, solutoaren mol-kopurua eta disoluzioaren bolumena) aditiboak kontsidera daitezke; hau da, 200 mL. disoluzio bati 300 mL ur gehitzen bazaio, adibidez, lortutako disoluzio berriak 500 mL-ko bolumena du (200 mL + 300 mL).
Dentsitatea eta kontzentrazioa, berriz, ez dira aditiboak; 1000 g/L-ko dentsitatea duen disoluzio baten gainean 1010 g/L-ko duen beste bat gehituz, ez du 2010 g/L-ko dentsitatea duen disoluzio berri bat ematen.
Hori kontutan harturik, nola ebaztu honelako egitura duten ariketak:
"disoluzio bati osagai (soluto edo ura) edo beste disoluzio bat gehitzen zaio. Kalkulatu disoluzio berriaren kontzentrazioa / dentsitatea"?
Osagaiak gehitzen direnean, magnitude aditiboak landu behar dira, amaierako kantitateak jakiteko. Ondoren, magnitude eratorriak (dentsitatea eta kontzentrazioa) kalkulatuko dira. Hona hemen estrategia orokorra:
