Kontzentrazioa:

disolbatzailean zenbat soluto disolbatzen den; molaritatea.

Disoluzioa "diluitua" edo "kontzentratua" dagoela esaten da, baina deskribapen horiek koalitatiboak dira eta ez dute disoluzioaren konposizio koantitatiboa deskribatzen.

Disoluzioa "saturatua" bada, deskribapen koantitatibo inplizitoa du horrek, zeren disolba daiteken kantitate maximoa adierazten du, nahiz eta hori zenbat den zehaztu gabe egon.

Disoluzioaren deskribapen koantitatiboa egiteko modu bat bere molaritatea ematea da. Disoluzio baten molaritatea zera da: disoluzio horren litroko zenbat mol soluto disolbaturik dagoen da.

NaCl 1M DISOLUZIOA NOLA PRESTATU

1 mol NaCl 58,44 g NaCl dira. 1M NaCl disoluzioa prestatzeko, ontzi batetan mol bat NaCl botako dugu eta jarraian ura (litro bat ur baino gutxiago!) disoluzio litro bat egin arte.

Molaritatea jakitean, disoluzio baten bolumena jakinik, zenbat soluto dagoen disolbaturik jakin daiteke.

Goazen ariketen bidez hori ikustera.

ARIKETA:

Ontzi batek 200 ml NaCl 1M disoluzio du. Kalkulatu zenbat gramo NaCl dauden ontzi horretan.

EBAZPENA:

Bihurketa-faktoreak erabiliz, honela egin daiteke kalkulua:

ARIKETA:

1,5 M NaCl disoluzioa izanik, zenbat mililitro behar dira 100 g NaCl lortzeko?. NaCl-ren masa atomikoa: 58,44 g NaCl / mol.

EBAZPENA:

Bihurketa-faktoreak erabiliz, honela egin daiteke kalkulua:

LITRO BAT EZ DEN DISOLUZIO BATEN PRESTAKETA

Goazen ariketa baten bidez argitzera nola presta daiteken litro bat ez den disoluzioa, kontzentrazio jakin bat duena.

ARIKETA:

500 mL 0,15 M NaCl disoluzio bat prestatu nahi da. Adierazi prozedura bat.

EBAZPENA:

Lehenengoz zenbat gramo NaCl behar diren kalkulatuko dugu, bihurketa-faktoreak erabiliz:

Disoluzio hori lortzeko, beraz prozedura hau erabil daiteke:

1. Ontzi batetan 4,4 g NaCl bota

2. Ura bota 500 mL-ra iritsi arte

DISOLUZIO BATEN PRESTAKETA, BESTE DISOLUZIO BAT DILUITUZ.

Disoluzio kontzentratu batetik beste bat diluituagoa lor daiteke, ura gehituz.

ARIKETA:

3 M NaCl disoluzio bat dugu. Disoluzio hori erabiliz, 400 mL 2 M NaCl disoluzioa prestatzeko prozedura bat zehaztu.

EBAZPENA:

Lehenengoz, zenbat NaCl (mol edo gramotan) behar den jakin behar dugu.

Hori jakinik, gure disoluziotik zenbat bota behar den kalkulatuko dugu:

Prozedura:

1. 267 mL 3 M NaCl disoluzioa ontzi batera bota

2. 400 mL arte falta dena (133 mL) urez bete.

BIBLIOGRAFIA:

· "Introductory Chemistry. A Conceptual Focus". Steve Russo, Mike Silver. (Addison Wesley Longman).