Erreakzio kimikoak: ariketak eta problemak
6. Azido klorhidrikoak erreakzionatu egiten du aluminioarekin, aluminio kloruroa eta hidrogenoa (gasa) sortuz. 20ºC-tan eta 740 mm-ko presiopean neurtutako 150 L hidrogeno lortu nahi baditugu, honako hauek kalkulatu: a) aluminioaren zer masa behar dugu? b) aluminio kloruroaren zer masa lortuko dugu?
Ekuazio kimikoa doituko dugu lehenengoz, ondoren masa atomikoak kontsultatu mol eta gramoen taula betetzeko, eta azkenik kalkuluak egingo ditugu. Kalkuluak egin aurretik 150 L hidrogeno horiek zenbat mol diren kalkulatuko dugu, gasen ekuazioa erabiliz.
