Erreakzio kimikoak: ariketak eta problemak
7. Burdina(II) sulfuroaren eta oxigenoaren arteko erreakzioan sufre dioxidoa eta burdina(III) oxidoa eratzen dira. 400ºC-tan eta 740 mm-tan neurtutako 40 L sufre dioxido lortu direla jakinda, zenbat gramo burdina(II) sulfuro erabili dira erreakzioan?
Ekuazio kimikoa doituko dugu lehenengoz, ondoren masa atomikoak kontsultatu mol eta gramoen taula betetzeko, eta azkenik kalkuluak egingo ditugu. Kalkuluak egin aurretik 40 L sufre oxido horiek zenbat mol diren kalkulatuko dugu, gasen ekuazioa erabiliz.
