Erreakzio kimikoak: ariketak eta problemak

9. Kaltzio karbonatoaren deskonposizio termikoak kaltzio oxidoa eta karbono dioxidoa (gasa) sortzen ditu. 300ºC-tan eta 740mm-tan neurtutako karbono dioxidoaren zer bolumen lortuko da, kaltzio karbonatoari dagokionez %90 aberaztasuna duen kararriaren 1 kg deskonposatuz?

Ekuazio kimikoa doituko dugu lehenengoz, ondoren masa atomikoak kontsultatu mol eta gramoen taula betetzeko, eta azkenik kalkuluak egingo ditugu. Karbono dioxidoaren molen kalkuluak egin ondoren mol horiek zenbat litro diren kalkulatuko dugu, gasen ekuazioa erabiliz.

Itzuli