Erreakzio kimikoak: ariketak eta problemak
1. Doi itzazu ondoko ekuazio kimikoak

2. Kalkula ezazu 20 g eztainu(II) kloruro dituen disoluzioari sodio sulfuroa gehiegizko kantitatean gehitzean lortuko den eztainu(II) sulfuroaren masa. Erreakzioan sodio kloruroa ere eratuko da.
3. Zink metalikoa kobre(II) sulfatoaren disoluzio batekin erreakzionaraziz, zink sulfatoaren disoluzioa eratu da, kobre metalikoa hauspeatuz. Kobre(II) sulfatoaren 20 gramotik abiatu garela kontutan izanda, kalkula itzazu: a) lortutako kobrearen masa b) kontsumitutako zinkaren masa.
4. Kaltzio karbonatoak erreakzionatu egiten du azido klorhidrikoarekin, kaltzio kloruroa, karbono dioxidoa eta ura sortuz. 500 g kaltzio karbonato azido klorhidriko gehiegizko kantitatearekin erreakzionarazi badira, kalkula itzazu: a) lortutako karbono dioxidoaren bolumena, BNetan neurtuta b) lortutako kaltzio kloruroaren masa.
5. Amonio nitritoaren deskonposizioz nitrogenoa (gasa) eta ura sortzen dira. Kalkula ezazu 15 g amonio nitrito deskonposatzean lortutako nitrogenoaren bolumena, BNetan neurtuta.
6. Azido klorhidrikoak erreakzionatu egiten du aluminioarekin, aluminio kloruroa eta hidrogenoa (gasa) sortuz. 20ºC-tan eta 740 mm-ko presiopean neurtutako 150 L hidrogeno lortu nahi baditugu, honako hauek kalkulatu: a) aluminioaren zer masa behar dugu? b) aluminio kloruroaren zer masa lortuko dugu?
7. Burdina(II) sulfuroaren eta oxigenoaren arteko erreakzioan sufre dioxidoa eta burdina(III) oxidoa eratzen dira. 400ºC-tan eta 740 mm-tan neurtutako 40 L sufre dioxido lortu direla jakinda, zenbat gramo burdina(II) sulfuro erabili dira erreakzioan?
8. Azido sulfurikoak eraso egiten dio aluminioari, aluminio sulfatoa eta hidrogenoa (gasa) eratuz. Kalkula ezazu zenbat litro hidrogeno, 25ºC-tan eta 750 mm-tan neurtuta, sortuko diren, 10 g aluminio azido sulfurikoaren gehiegizko kantitatearekin tratatuz.
9. Kaltzio karbonatoaren deskonposizio termikoak kaltzio oxidoa eta karbono dioxidoa (gasa) sortzen ditu. 300ºC-tan eta 740mm-tan neurtutako karbono dioxidoaren zer bolumen lortuko da, kaltzio karbonatoari dagokionez %90 aberaztasuna duen kararriaren 1 kg deskonposatuz?
10. Zenbat litro oxigeno, 25ºC-tan eta 740 mm-tan neurtuta, lortuko dira, %95eko aberastasuna duten 40 g potasio kloratoaren deskonposiziotik? Potasio kloruroaren zer masa lortukoa da?
11. Sodio nitratoak eta azido sulfurikoak elkarrekin erreakzionatzen dute, azido nitrikoa eta sodio hidrogenosulfatoa, NaHSO4, eratuz. 10 g sodio nitrato 9,8 g azido sulfurikoarekin erreakzionaraziz, zenbat azido nitriko lor dezakegu?
12. Hidrogeno sulfuroa oxigenoaren presentzian errez, sufre dioxidoa eta ura sortzen dira. BNetan neurtutako 40 L oxigenoaren presentzian 18,32 g hidrogeno sulfuro errez, zenbat sufre dioxido eratuko da?
13. Manganeso dioxidoaren eta azido klorhidrikoaren arteko erreakzioak kloroa (gasa), manganeso(II) kloruroa eta ura sortzen ditu. Kalkula ezazu 20 molar motako HCl-aren disoluzioaren 100 mL-tik abiatuz lortuko den kloroaren bolumena, BNetan neurtuta.