Masak eta formula enpirikoak

Erreakzio kimikoak, substantzien konposizioa eta formula enpirikoa kalkulatzeko erabil daitezke.

Ariketa

0,450 g-ko masa duen magnesio lagin bat nitrogenoarekin erreakzionatzen du 0,623 g magnesio nitruro emanez. Kalkulatu magnesio nitruroaren formula enpirikoa.

Ebazpena

PLANTEAMENDUA:

Substantzia horrek (magnesio nitruro) atomo-mota bakoitzetik zenbat mol dituen jakin daiteke beraien masa atomikoak kontutan harturik.

EBAZPENA:

Magnesio nitruroak magnesio eta nitrogeno atomo-motak ditu. Atomo-mota bakoitzetik zenbateko masa (gramotan) eta mol-kopurua duen jakin daiteke:

Formula batetan agertzen diren azpiindizearen arteko erlazioa atomo-moten mol-kopuruen arteko erlazio bera da.

Beraz:

Substantziaren analisia konbustioaren bidez

Substantzia organikoen analisia konbustioaren bidez egin daiteke: substantziaren karbono-atomoek karbono dioxidoa ematen dute; hidrogenoa oxigenoarekin konbinatzen da ura emateko.

Ariketa

Karbono, hidrogeno eta oxigeno duen substantzia baten 1,621 g-ko lagin bat erretzen da 1,902 g ur eta 3,095 g CO2 emanez. Kalkulatu substantziaren formula enpirikoa.

Ebazpena

PLANTEAMENDUA:

Formula enpirikoa kalkulatzeko atomo-mota bakoitzetik zenbat mol atomo dauden lagin horretan kalkulatu behar da. Karbono atomoen mol-kopurua lortutako CO2-tik kalkulatuko da eta hidrogeno atomoen mol-kopurua lortutako ur-kantitatearen bidez. Lagina osatu arte falta den masa oxigenoa da.

EBAZPENA:

Mol-kopuru txikiena oxigenoarena denez:

BIBLIOGRAFIA:

· "General Chemistry". P.W. Atkins, J.A. Beran. (Scientific American Books)