Hidrokarburoak
Sarrera
Formulazio organikoa, karbonoaren konposatuen formulazioa da. Karbono atomo batek, beste karbono-atomo batekin lotura kobalenteak emateko gaitasuna du.
Horrela, molekula luzeak sor daitezke. Karbono-atomoen artean, lotura sinple, bikoitza eta hirukoitza eman daiteke.
Molekula organikoen izenean, molekularen karbono kateak zenbat karbono atomo dituen adierazten da. Horrela:
Hidrokarburo saturatuak (alkanoak)
Hidrokarburoak, karbono eta hidrogeno atomo soilik duten molekulak dira. Hidrokarburo saturatuetan, karbono atomo guztien artean lotura sinpleak ematen dira.
Hidrokarburo saturatuen
formula orokorra
da,
molekulak kate irekia osatzen duenean. Hidrokarburo saturatuen izena -ano atzizkiz
amaitzen da.

Molekula organikoen formulak, butanoa adibidez, C4H10, garatuta ere idatz daitezke. Hona hemen: CH3-CH2-CH2-CH3

Kate karbonatuak adarkaturik ere egon daitezke. Hona hemen metil propanoaren formula eta egitura:

Ikusten denez, "adarra" "-il" bukaeraz adierazten da. Beharrezkoa denean, ipini behar da, baita, adarra zein karbonoaren gainean dagoen kokaturik.
Saturatu gabeko hidrokarburoak: alkenoak eta alkinoak
Alkenoak, lotura bikoitzaren bat duten hidrokarburoak dira. "-eno" amaiera dute ("-dieno", bi lotura bikoitza badute...). Lotura bikoitza zein karbonoen artean ematen den ere zehaztu behar da izena ematean.

Alkinoak, lotura hirukoitzaren bat duten hidrokarburoak dira. "-ino" amaiera dute ("-diino", bi lotura hirukoitza badute...).

Lotura hirukoitza zein karbonoen artean ematen den ere zehaztu behar da izena ematean.
Hidrokarburo aromatikoak
Benzeno (C6H6) molekulatik sortzen diren deribatuak hidrokarburo aromatikoak dira.

Hidrokarburo halogenatuak
Hidrokarburo molekuletan hidrogenoren ordez halogenoa sartzen denean (fluoro, kloro, bromo, iodo) hidrokarburo halogenatua sortzen da. Hona hemen, adibidez, 2-kloro-propeno molekula.
