Konposatu organiko oxigenatu eta nitrogenatuak

Alkoholak

Alkoholek -O-H taldea dute karbonoari lotuta. Izena emateko, "-ol" amaiera ipintzen zaio, bera denean funtzio garrantzitsuena eta "hidroxi" beste talde edo funtzio garrantzitsuago dagoenean.

Irudian, 2-propanol molekula agertzen da; hau da, CH3-CHOH-CH3

Aldehidoak eta zetonak

Aldehido eta zetonetan, oxigenoa karbono bati loturik agertzen da, lotura bikoitzaren bidez. Aldehidoetan, mutur bateko (kate karbonatuaren hasiera edo amaierako karbonoan) karbonoan ematen da lotura hori. Funtzio garrantzitsuena denean, "-al" amaiera ematen zaio eta ez denean garrantzitsuena, "-oxo" gehitzen zaio.

Irudian, propanal molekula agertzen da; hau da, CH3-CH2-CHO

Zetonetan, tarteko karbono batetan ematen da lotura hori. Funtzio garrantzitsuena denean "-ona" amaiera izaten dute eta bestela "-oxo" ipintzen zaio.

Irudian, propanona molekula agertzen da; hau da, CH3-CO-CH3

Azido organikoak

Azido organikoetan, muturreko karbono batek -O-H taldearekin lotura du eta baita beste lotura bikoitza oxigenoarekin. Bere izena "azido" hitzarekin hasten da eta "-oiko" amaiera ipintzen zaio.

Hona hemen azido propanoiko molekula; hau da, CH3-CH2-CO2H

Esterrak

Ester bat sortzen da azidoaren hidrogenoaren ordez beste kate karbonatua sartzen denean. Izena, "-ilo ... -oato" da; "-ilo" hidrogenoren ordez sartu den kate karbonatua adierazten da.

Hona hemen metilo propanoato molekula; hau da, CH3-CH2-COO-CH3

Aminak

Aminak, karbonoa -NH2 taldearekin lortuz sortzen da. Bere izena "-il amina" bukaeraz egiten da.

Hona hemen propilamina molekula; hau da, CH3-CH2-CH2-NH2

Amidak

Azido organikoetan -OH ren ordez -NH2 sartuz, amidak lortzen dira. Izendatzerakoan "amida" amaiera ematen zaie. Hona hemen propanamida molekula; hau da, CH3-CH2-CONH2