Propietate periodikoak
Elementuen zenbait propietate garrantzitsu taula periodikoaren bere kokapenarekin erlazio zuzena duta: propietate edo ezaugarri periodikoak deituko diegu.
Aztertuko ditugun propietate periodikoak hauek dira:
· erradio atomikoa
· erradio ionikoa
· ionizazio-energia
· afinitate elektronikoa
· elektronegatibitatea
Erradio atomikoa

· Periodo (edo fila) baten barnean erradio atomikoa txikiagotu egiten da zenbaki atomikoa handitu ahala:
filaren ezkerrekoak handiagoak dira eta eskuinekoak txikiagoak.
Zenbaki atomikoa handitzean (hau da, eskuineruntz joatean) nukleoaren protoi-kopurua handitzen doa eta azken elektroien maila berdina mantentzen da; erakarpen-indar handiagoak agertuko dira, atomoaren tamaina txikituz.
· Talde (edo zutabe) baten barnean barnean erradio atomikoa handitzen doa beheruntz joan ahala.
Beheruntz joatean, maila elektronikoen kopurua handitu egiten da eta nahiz eta nukleoan protoi gehiago izan, tamaina handitu egiten da.
Erradio ionikoa
Atomoa ionizatzen denean (elektroiak galduz edo irabaziz) bere erradioa aldatu egiten da.

Elektroiak galtzen baditu, katioia bihurtuko da eta ioiaren erradioa atomoarena baino txikiagoa izango da.
Elektroiak irabazten baditu, anioia bihurtuko da eta ioiaren erradioa atomoarena baino handiagoa izango da.
Ionizazio-energia
Atomo bati energia kantitate egokia emanez, elektroi bat erauzi daiteke katioia (ioi positiboa) bihurtuz.
Atomo bati (gas egoeran) eman behar zaion energia elektroi bat kanporatuz ioi positiboa bihurtzeko, ionizazio-energia deitzen zaio.
![]()
· Talde edo zutabe batetan, ionizazio-energia goruntz handitzen da.
Hau da, zutabearen beheko elementuei elektroi bat kentzea errazagoa da.
· Periodo edo fila batetan, ionizazio-energia eskuineruntz handitzen da.
Hau da, eskuineko elementuei elektroi bat kentzea zailagoa da.

Ionizazio-energia eta erradio atomikoak kontrako joerak dute.
Elektronegatibitatea
Elementu baten elektronegatibitateak lotura batetan konpartitutako elektroiak bereganatzeko joera neurtzen du.
Elektronegatibitate-balioak 0 eta 4 artekoak dira.
Fluoroak du balio handiena (4) eta zesioak (lehen zutabean, beheko aldean) txikiena (0,8).
Talde baten barnean (zutabean), atomoaren elektronegatibitatea goruntz handitzen da, ionizazio-energiarekin gertatzen den bezala.
Periodo baten barnean (fila batetan) elementuen elektronegatibitatea eskuineruntz handitzen da.
BIBLIOGRAFIA
· Fisika eta Kimika. Batxilergoa. Giltza