Taula periodikoaren egitura eta konfigurazio elektronikoak
Saia gaitezen taula periodikoaren lehen elementuen konfigurazio elektronikoak adierazten (Bohr-Sommerfeld-en eredu atomikoaren arabera) eta horren arabera taula periodikoaren egitura nolakoa den ikasiko dugu (taula periodikoaren fila eta zutabeek zer esan nahi duten).
Hona hemen lehenengo elementuen konfigurazio elektronikoak:

Lehenengo
zutabea kontutan hartuz, elementu guztien azken mailako elektroiak
direla
ikusten da, bigarren
zutabekoak
,
hurrengokoak
... eta azken zutabekoak
(lehenengo fila ezik).
Filak kontutan harturik, azken mailako elektroiak zeintzuk diren adierazten da:
lehenengo filakoak (H eta He) lehenengo mailako elektroiak dira azkenak,
bigarren filakoak bigarren mailako elektroiak dira azkenak,
hirugarren filakoak hirugarren mailako elektroiak dira azkenak...
Taula periodikoan elementu batek duen kokapena, beraz, elementu horren atomo baten konfigurazio elektronikoarekin dago lotuta (azken mailako elektroiak zeintzuk diren adierazten dute).