Helburua

Higidura zuzen eta uniformea emanez, higiduraren ezaugarriak (posizioa, posizio-bektorea, abiadura, abiaduraren osagaiak, adierazpen grafikoak) zehaztu.

Aktibitate honen bidez landuko dituzun trebeziak:

 

Hasi aurretik ezagutu beharreko kontzeptuak

 

Azalpena

Aktibitate honetan higidura zuzen eta uniformea aztertuko duzu.

Lehenengoz, hasierako pantailan agertzen den botoia sakatuz, higidura ikusiko duzu. Erreferentzia-sisteman agertzen dira "x" eta "y" koordenatuen balioak metrotan emanez. Simulazioa "Interactive Physics" programaren bidez lortu da.

Hona hemen simulazioa:

 

Simulazioarekin lotutako ariketak

Simulazioa ikusirik, saiatu ondoko ariketak burutzen

  1. Hasierako momentuaren (t=0 s denean) posizio-bektorea simulazioan agertzen da. Zein da hasierako unean posizio-bektorearen balioa?
  2. Posizio-bektoreak higikariaren posizioa adierazten du. Zein da higikariaren posizioa (x,y) hasierako unean?
  3. Gorputza higitzen denez, bere posizioa aldatzen doa eta posizio-bektoreak posizio-aldaketa hori adierazten du. Zein da posizio-bektorearen balioa t=2 s denean?
  4. Zein da higikariaren posizioa (x,y) t=2 s denean?
  5. Ikusten denez, posizio-bektorearen balioa denborarekin aldatzen doa. Zein da posizio-bektorearen ekuazioa? (Hau da, denborarekiko bere balioa adierazten duen espresioa)
  6. Posizio-bektorea denborarekin erlazionatu dugunez, hurrengo galderari erantzuteko prest gaude. Non dago higikaria (x,y) t=1 s denean?.
  7. Non dago higikaria (x,y) bere "x" koordenatua +40 m denean?
  8. Zein momentutan izango da higikariaren y koordenatuaren balioa +8 m?
  9. Zein momentuan izango da higikariaren y koordenatuaren balioa -8 m?
  10. Oraingo honetan "x" eta "y" koordenatuen arteko erlazioa kalkulatuko dugu. Zein da higikariaren trajektoriaren ekuazioa?
  11. "x" eta "y" koordenatuak denborarekin nola aldatzen diren posizio-bektorearen espresioarekin zehazten da. Baina bisualki egokiagoa da beraien adierazpen grafikoak aurkeztea. Irudikatu x-t eta y-t grafikoak.
  12. Posizio-bektorea jakinik, abiadura-bektorearen espresioa atera daiteke, era ezberdinetan: a) denborarekiko deribatuz b) posizio-bektorearen espresioaren egitura ezagutuz. Kalkulatu abiadura-bektorearen ekuazioa.
  13. Idatzi abiaduraren osagaien balioak eta adierazi osagai bakoitzaren esanahia.
  14. Irudikatu grafikoki abiaduraren osagai bakoitzaren aldaketa denborarekiko
  15. Kalkulatu azelerazioaren balioa

Hona hemen ariketa horien emaitzak, pdf (Adobe Acrobat Reader behar da) formatuan.

 

Ondorio teorikoak

Simulazioa aztertu ondoren eta ariketak eginik, ondorioztatu ondoko aspektu teorikoak.

  1. Higidura zuzen eta uniformearen posizio-bektorearen ekuazioaren egitura
  2. Higidura zuzen eta uniformearen adierazpen grafikoak (posizioa-denbora eta abiadura-denbora). Higidura bi dimentsiotan (x eta y) ematen dela suposatu.
  3. Posizio-bektorean oinarrituz, trajektoriaren ekuazioa lortzeko eman beharreko urratsak
  4. Posizio-bektorea, abiadura-bektorea eta azelerazio-bektorearen arteko erlazioak

Hona hemen ariketa horien emaitzak, pdf (Adobe Acrobat Reader behar da) formatuan.

 

Simulazioaren muntaketa

Interactive Physics programa eskura izanik, saiatu simulazioa lortzen. Ezin den kasuan, simulazioaren trajektoria eta higikariaren posizio-bektoreak irudikatu, t=0, t=1 s eta t=2 s denean.

SIMULAZIOA: Higikariaren hasierako posizioa (-4 m, 2 m) da eta abiadura konstantea du (4 m/s, 3 m/s)

HZU higidura eta posizio-bektorea