Higiduraren konposizioa: tiro parabolikoa

ARIKETEN EMAITZAK


Aktibitateen emaitzak

1. AKTIBITATEA

Tiro parabolikoa prestatu ondoko irudian agertzen diren balio eta aukerekin.

Hasierako abiadura (bere modulua) 10 m/s da, baino:

· zenbat da abiaduraren "x" osagaia? zein funtzio trigonometriko erabili behar da osagai hori kalkulatzeko?

Abiaduraren "x" osagaia kalkulatzeko, angeluaren kosinua erabili behar da

· zenbat da abiaduraren "y" osagaia? zein funtzio trigonometriko erabili behar da osagai hori kalkulatzeko?

Abiaduraren "y" osagaia kalkulatzeko, angeluaren sinua erabili behar da

2. AKTIBITATEA

Tiro parabolikoa martxan jarri.

· zer gertatzen da abiaduraren "x" osagaiarekin higiduran zehar?

· zein higidura-mota du higikariak "x" ardatzean?

· zer gertatzen da abiaduraren "y" osagaiarekin higiduran zehar?

· zein higidura-mota du higikariak "y" ardatzean?

· nolakoa da abiadura trajektoriaren puntu altuenean?

EBAZPENAK

· Konstantea mantentzen da· Higidura zuzen eta uniformea ematen da "x" ardatzean

· Abiadura gutxitzen doa eta azkenik negatiboa geratzen da

· Jauzi librea ematen da "y" ardatzean

· Puntu altuenean "x" osagaia besterik ez du abiadurak