Helburua
· Magnitude zinematikoak tiro parabolikoan nolako portaera duten aztertzen jakin, tiro paraboliko hori higidura konposatua dela kontutan harturik.
Aurretik jakin beharreko kontzeptuak
· Posizio-bektorea,
abiadura, abiaduraren osagaiak, azelerazioa
· Higidura zuzen uniformea
· Higidura zuzen eta uniformeki azeleratua
Erabiliko den baliabidea eta erabilpena
· Walter Fendt-en applet bat erabiliko da; "Projectile Motion" hain zuzen

· Applet-a
martxan jartzeko, Walter Fendt-en applet-en karpetara joan eta aurkibidea ireki
(Walter Fendt/ P11e0105/ phe/ phe.htm)
· Aurkibide horretan "Projectile motion" applet-a aukeratu
Informazioa eta aktibitateak
1. AKTIBITATEA
Tiro parabolikoa prestatu ondoko irudian agertzen diren balio eta aukerekin.
Hasierako abiadura (bere modulua) 10 m/s da, baino:
· zenbat da abiaduraren "x" osagaia? zein funtzio trigonometriko erabili behar da osagai hori kalkulatzeko?
· zenbat da abiaduraren "y" osagaia? zein funtzio trigonometriko erabili behar da osagai hori kalkulatzeko?
2. AKTIBITATEA
Tiro parabolikoa martxan jarri.
· zer gertatzen da abiaduraren "x" osagaiarekin higiduran zehar?
· zein higidura-mota du higikariak "x" ardatzean?
· zer gertatzen da abiaduraren "y" osagaiarekin higiduran zehar?
· zein higidura-mota du higikariak "y" ardatzean?
· nolakoa da abiadura trajektoriaren puntu altuenean?
3. AKTIBITATEA
Hasierako abiadura mantenduz, hasierako angelua aldatzen joan eta ikusi nola aldatzen den trajektoria
INFORMAZIOA: tiro parabolikoaren posizio-bektorea
"x" ardatzean higidura zuzen eta uniformea denez eta "y" ardatzean higidura zuzen eta uniformeki azeleratua (jauzi librea), higiduraren posizio-bektorea hau da:
![]()