Helburua
· Higiduraren grafikoak emanik, (x-t, v-t, a-t) higidura interpretatu eta higidura hori sortu programaren bidez.
Aurretik jakin beharreko kontzeptuak
· Posizioa,
desplazamendua, abiadura, azelerazioa
· Interpretazio grafikoak
Baliabideak eta bere erabilpena
· "Motion With Constant Acceleration" (Walter Fendt) Java applet-a erabiliko da.

Programa martxan jartzeko, urrats hauek jarraitu:
· Software
karpetatik abiatuz, aukera hauek hartu: Fisika/ Walter Fendt/ P11e0105/ phe
· "phe" karpeta horretan, "phe.htm" fitxategia martxan
jarri, klik bitan eginez.
Hona hemen programaren erabilpenaren informazioa:
· Java applet
honek azelerazio konstantez higitzen den kotxe bat simulatzen du. Eskuineko
kontrolak, hasierako posizioa, hasierako abiadura eta azelerazioa aldatzen uzten
du (Intro tekla sakatuz). "Slow motion" higidura motelago adierazten
du.
· Hiru erloju digitalak daude, kotxea pasatzean geratzen direnak. Posizioaren
barrerak arrastatuz aldatzen dira.
· Grafiko hauek adierazten dira:
o x-t grafikoa
o v-t grafikoa
o a-t grafikoa
Informazioa eta aktibitateak
1. AKTIBITATEA: v-t grafikoa lantzen
v-t grafiko honetan, bi puntu adierazgarri hauek daude:
a) t=0 s, v=10 m/s
b) t=10 s, v=0 m/s

Galdera hauek erantzun:
· Zein da kotxearen hasierako abiadura?
· Zein da bere azelerazioa?
· Pentsatutako balioak sartu eta simulazioa lortu. Grafiko berdina lortzen al da?
2. AKTIBITATEA: grafikoa eraikiz
Grafiko hauetan hasierako balioak (t=0 denean) soilik adierazten dira:
a) hasierako abiadura=5 m/s
b) azelerazioa 1 m/s2

· Azelerazioa konstantea dela jakinik, bi grafikoak osatu.
3. AKTIBITATEA: x-t grafikoaren interpretazioa
Hona hemen higidura baten x-t grafikoa.

· Zein da hasierako posizioa?
· Zein da abiadura?
· Zenbatekoa da azelerazioa?
· Balio horiek simulazioan sartu eta higiduraren grafiko hori lortu.
4. AKTIBITATEA: x-t eta v-t grafikoak interpretatuz
Hona hemen higidura baten x-t eta v-t grafikoak.

x-t grafikoaren puntu adierazgarrienak hauek dira:
a) t=0, x=0
b) t=5, x=0
v-t grafikoaren puntu adierazgarrienak hauek dira:
a) t=0, v=-5
b) t=2,5 v=0
· Noruntza doa kotxea hasieran?
· Nolakoa da azelerazioa?
· Balioak sartuz, saiatu grafiko horiek dituen higidura lortzen.