Higidura zuzen eta uniformeki azeleratuaren interpretazio grafikoa

ARIKETEN EMAITZAK

Informazioa eta aktibitateak

1. AKTIBITATEA: v-t grafikoa lantzen

v-t grafiko honetan, bi puntu adierazgarri hauek daude:

a) t=0 s, v=10 m/s b) t=10 s, v=0 m/s

Galdera hauek erantzun:

· Zein da kotxearen hasierako abiadura?

· Zein da bere azelerazioa?

· Pentsatutako balioak sartu eta simulazioa lortu. Grafiko berdina lortzen al da?

Hasierako abiadura 10 m/s-koa da.

Azelerazioa, hau da, v-t grafikoaren malda, -1 m/s2-koa da.

Balio horiek simulazioan sarturik, higidura egokia lortzen da.

2. AKTIBITATEA: grafikoan eraikiz

Grafiko hauetan hasierako balioak (t=0 denean) soilik adierazten dira:

a) hasierako abiadura=5 m/s b) azelerazioa 1 m/s2

· Azelerazioa konstantea dela jakinik, bi grafikoak osatu.

v-t grafikoaren malda, hau da azelerazioa, 1 da. Azelerazioa konstantea denez, lerro horizontala izango da.

3. AKTIBITATEA: x-t grafikoaren interpretazioa

Hona hemen higidura baten x-t grafikoa.

· Zein da hasierako posizioa?

· Zein da abiadura?

· Zenbatekoa da azelerazioa?

· Balio horiek simulazioan sartu eta higiduraren grafiko hori lortu

.Hasierako posizioa x=0 da.

Abiadura konstantea da, zeren x-t grafikoaren malda konstantea da. Bere balioa 10 m/s-koa da.

Abiadura konstantea denez, azeleraziorik ez dago.

4. AKTIBITATEA: x-t eta v-t grafikoak interpretatuz

Hona hemen higidura baten x-t eta v-t grafikoak.

x-t grafikoaren puntu adierazgarrienak hauek dira:

a) t=0, x=0 b) t=5, x=0

v-t grafikoaren puntu adierazgarrienak hauek dira:

a) t=0, v=-5 b) t=2,5 v=0

· Noruntza doa kotxea hasieran?

· Nolakoa da azelerazioa?

· Balioak sartuz, saiatu grafiko horiek dituen higidura lortzen.

Kotxea ezkerreruntz doa hasieran.

Azelerazioa, v-t grafikoaren malda, 2m/s2-koa da.