Bizkortasuna: ariketak
1. Ziklista batek 32,4 km egin ditu ordu betean. Kalkula ezazu batezbesteko bizkortasuna m/s unitatean.
2. Bi herrien arteko distantzia 12 km-koa da. Ziklista batek herri batetik besterako bidea egin du 10 m/s-ko batezbesteko bizkortasunaz. Determina ezazu behar izan duen denbora, minututan emanda.
3. Auto batek bost ordu behar ditu Atik Bra joateko, eta zazpi ordu itzulerako bidean. Bi herrien arteko distantzia 400 km-koa bada, kalkula itzazu: a) batezbesteko bizkortasuna joaneko bidean eta itzulerakoan b) batezbesteko bizkortasuna, bidaia osoa kontuan hartuz
4. Ondoko taulan, atleta batek 100 m lauko lasterketan aldiune desberdinetan ibilitako distantziak adierazi dira.

Datu horietatik abiatuz, kalkula itzazu: a) t0 eta t5 aldiuneen arteko bizkortasuna b) t3 eta t4 aldiuneen arteko bizkortasuna