Zinematikako ariketak: jauzi librea

1. Altuera batetik abiadura berberantz jaurtiki dira bi objektu, bata gorantz eta bestea beherantz. Arrazoitu ezazu ea lurrera abiadura berberantz iritsiko diren.

Ebazpena

2. Lorontzi bat 25m-ko altueratik erori da lurrera. Kalkula itzazu lurrera iristeko behar duen denbora eta bertan iristean duen abiadura.

Ebazpena

3. Osin baten ertzetik erortzen utzi da ontzi bat barrura. Segundo bat geroago beste ontzi bat utzi da erortzen toki beretik. a) Kalkula ezazu zer distantziara egongo diren bi ontziak bigarrena askatu eta 2 s. geroago, oraindik hondora iritsi ez dela suposatuz. b) Adieraz itzazu grafikoki bi ontzien abiadura eta posizioak denboraren funtzioan, beren higiduraren lehenengo 5 segundoetan.

Ebazpena

4. Kanpamentua baino 1200 m gorago dagoen mendizale batek bere kantinplora jaurtiki du bertikalki beherantz, hasieran 0,5 m/s-ko abiadura emanez. Kalkula itzazu:

a) Kantinploraren abiadura, kanpamentuko altuerara iristean

b) Kanpamentuaren altuerara iristeko pasatu behar den denbora.

Ebazpena

5. Mutil bat saiatzen ari da baloia arrebari jaurtikitzen, kaleko espaloitik 15 m-ko altueran dagoen etxeko leihora. Kalkula itzazu:

a) Arrebak hartu ahal dezan baloiari eman behar dion hasierako abiadura

b) Baloia leihora iritsi arte pasatuko den denbora

Ebazpena

6. Lurretik bertikalki eta gorantz jaurtiki da pelota bat. Hirugarren pisuko leiho batetik, lurretik 9 m-ra, auzoko batek 5 m/s-ko abiaduraz pasatzen ikusi du. Determina itzazu:

a) Jaurtiketaren hasierako abiadura

b) Pilotak harturiko altuera maximoa

c) Leihora iritsi arte pasaturiko denbora

Ebazpena

7. Lapitz bat erortzen utzi da 20 m-ko altuera duen dorre batetik. Aldiune berean, lurretik gorantz klarion-zati bat jaurtiki da bertikalki, 10 m/s-ko abiaduraz.

a) Determina itzazu objektu bien posizioak eta abiadurak, elkarrekin topo egiten duten unean

b) Kalkula ezazu topo egin arte pasaturiko denbora

Ebazpena