Posizioa eta desplazamendua
Hona hemen higikari batek eginiko higiduraren zenbait datu:

Grafiko horretan denbora jakin batzutan higikaria non dagoen adierazten da.

Esate baterako t=0,80 s denean, grafikoaren puntua ikusi ondoren, bere posizioa x=+22 m ingurukoa dela ikus daiteke.
Baina horietaz gain, denbora-tarte bakoitzean izandako posizio-aldaketa ere ebaluatu daiteke. Eman dezagun t1=1,0 s eta t2=1,4 s arteko denbora-tartea.
Denbora-tartea eta posizio-aldaketaren balioak honela kalkula daitezke:

Posizio-aldaketari
desplazamendua ere deitzen zaio. Aldaketak kalkulatzeko, delta (
)
ikurra erabiltzen da eta normalean bi balioaren arteko kenketa eginez kalkulatzen
da.
BIBLIOGRAFIA:
· "PSSC Physics". Haber-Schaim, Dodge, Gardner, Shore. (Kendall / Hunt Publishing Company".