Helburua
· Uhin mekanikoak
zergatik hedatzen diren ulertu
· Uhin mekaniko-motak identifikatzen jakin
Aurretik jakin beharreko kontzeptuak
· Higidura bibrakorra
Baliabideak eta erabilpena
· "Open Physics" programa erabiliko da.

· "Mechanical
Waves" aukeratu.
· Uhin-motak ikusteko, "Transverse", "Longitudinal"
eta "Water surface" aukerak hartu eta "Run" botoia sakatu.
Informazioa eta aktibitateak
1. AKTIBITATEA
Simulazioan, uhin-mota bakoitza frogatu.
Zein ezberdintasuna dago zeharkako eta luzerako uhinen artean? Kontutan izan hedapen-norabidea eta partikulen oszilazioaren norabidea.
2. AKTIBITATEA
Identifikatu zeharkako
eta luzerako uhinak


INFORMAZIOA: Gainazal-uhinak
Uraren gainazalean sortutako uhinetan, partikulek ia higidura zirkularra egiten dute.

INFORMAZIOA: Pultsuaren transmisioa
Sokaren elementu bakoitzaren gainean tentsio-indarrak daude.
Sokaren sekzioa zuzena bada, tentsioak anulatu egiten dira edozein elementutan; baina sokak kurba egiten duen sekzioan, ez dira anulatzen eta sokaren elementu bakoitzak indarren menpe dago.

Ondorioz, pultsua transmititzen doa.