Helburuak
· Azido edo base ezagunen balorazioan baliokidetza-puntua kalkulatzen jakin eta aurretik eta ondorengo edozein unetan izango den pHa.
Erabiliko diren baliabideak eta erabilpena
· "ChemLab" softwarea erabiliko dugu.

· Inicio/
Programas/ ChemLab/ ChemLab menu-aukera hartuko dugu
· Programaren barnean, "Valoración ácido-base"
modulua aukeratu.
Informazioa eta aktibitateak
1. AKTIBITATEA: Ekipamenduaren prestakuntza

Balorazioa prestatzeko, ondorengo urratsak bete:
· Erlenmeyer batetan, 20 mL HCl 0,2 M gehitu
· Aurreko Erlenmeyer honi, pH-metroa kokatu eta 2 tanto fenolftaleina indikatzailea gehitu
· Bureta batetan 40 mL NaOH 0,2 M gehitu
· Buretaren elkarrizketa-koadroa agerian egon behar du, likidoaren pasoa ireki eta ixteko.
2. AKTIBITATEA: Erreaktiboen mol-kopuruak eta kontzentrazioak
Kontutan izan aurretik eginiko prestakuntza eta ondoko galderak erantzun:
· Zein erreakzio nagusi ematen da beheko Erlenmeyer horretan?
· Zenbat mol HCl gehitu dira?
· Zenbat mol H3O+ egongo dira? Eta zenbat gramo? (M.at. O=16; H=1)
· Zein da disoluzioaren pH-a? Kalkuluak egin
3. AKTIBITATEA: Erreaktiboen mol-kopuruak eta kontzentrazioak
Kontutan izan aurretik eginiko prestakuntza eta ondoko galderak erantzun:
· Zein erreakzio nagusi ematen da goiko buretan?
· Zenbat mol NaOH gehitu dira? Zenbat mol OH- egongo dira? Eta zenbat gramo? (M.at. O=16; H=1)
· Zein da disoluzioaren pH-a? Kalkuluak egin
4. AKTIBITATEA
HCl eta NaOH disoluzioak gehitzean, posible al da OH- eta H3O+ mol-kopuru horiek mantentzea? Zergatik?
INFORMAZIOA: Balorazio-kurbak

Azido-base balorazio-kurban hiru eskualde bereiz daitezke:
1. pH-a oso txikia da hasieran (behean azidoa bota dugu); honek hidronio ioiaren kontzentrazioa oso altua dela adierazten du, nahiz eta pixkanaka hidroxilo (OH-) ioiarekin neutralizatzen joan
2. Bapatean, pH-a oso azkar aldatzen da. Botatako OH- ioiaren kopurua hasierako hidronio ia guztia berdintzen duenean hasten da pH-a azkar aldatzen.
3. Azkenean, pH-a altua da eta pixkanaka doa aldatzen.Kurba honetan, BALIOKIDETZA-PUNTUA (hau da, hidronio eta hidroxilo guztiak neutralizatu direneko puntua) kurbaren malda ia bertikala den puntua da.Baliokidetza puntuan, azido eta base sendotik datozten gatza daukagu, hidrolisirik ez dago eta pH=7 da.
Balorazioaren AMAIERAKO PUNTUA, indikatzailea kolorez aldatzen den puntua da.Amaierako eta baliokidetza-puntuak oso gertu egoteko, indikatzailearen aukeraketa egokia egin behar da; neutralizatutako gatzaren pH-a indikatzailearen kolore-aldaketaren pH eskualdean egon behar du egokia izateko.
INFORMAZIOA: pH-aren kalkulua baliokidetza-puntuaren aurretik
Basea gehitzen hasten den momentutik, bi fenomeno gertatzen dira pH edo hidronioaren kontzentrazioarekin zerikusirik dutena: a) hidronio ioi batzuk neutralizatu egiten dira eta b) disoluzioaren bolumena handitu egiten da.
· 10 mL NaOH 0,2 M bota ondoren, disoluzioaren pH-aren kalkulua
1. Lehenengoz, kalkulatu zenbat mol hidronio bota diren (behean, hasieratik daude) eta zenbat mol hidroxilo gehitu diren (buretan zeudenak)

2. Aztertu zenbat mol hidronio dauden neutralizatu gabe

3. Kalkulatu kontzentrazioa eta pH-a

5. AKTIBITATEA
Kalkulatu pH-a 15 mL NaOH 0,2 M bota ondoren.
INFORMAZIOA: pH-ren kalkulua baliokidetza-puntuaren ondoren
Kasu honetan, hidronio guztiak neutralizaturik daude eta hidroxilo (OH-) ioiak daude disoluzioan.
· 25 mL NaOH 0,2 M bota ondoren, kalkulatu pH-a.
1. Lehenengoz, kalkulatu zenbat mol hidronio bota diren (behean, hasieratik daude) eta zenbat mol hidroxilo gehitu diren (buretan zeudenak)

2. Aztertu zenbat mol hidroxilo dauden neutralizatu gabe

3. Kalkulatu kontzentrazioa eta pH-a
![]()