Atomoak eta argia
Atomoen egiturak aztertzeko daukagun tresnarik egokienak uhin elektromagnetikoak dira.
Argia
uhin horietako bat da. Argiak uhinaren ezaugarriak ditu
Askotan, argia ulertzeko uhinen ezaugarrietara jo behar dugu.
Uhinaren altuerari anplitudea deitzen zaio.
Uhinaren gainetik hurrengo gaineraino dagoen distantziari uhin-luzera deitzen zaio ( ).
Argiaren maiztasuna ( ) segundu batetan zenbat gain egiten dituen adierazten du.
Argiaren abiadura 3.108 m/s-koa da (c deitzen zaio balio horri). Argiaren abiadura hori uhinaren luzera eta maiztasunarekin dago erlazionatuta, era honetan:
ARIKETA
Zein da argi urdin baten (uhin-luzera 435 nm) maiztasuna?
EBAZPENA
Efektu fotoelektrikoa
Argiak
energia darama berarekin. Argiak duen energia, bere intentsitatearekin (distirarekin)
zerikusirik du.
Efektu fotoelektrikoak, argiaren energia intentsitatea eta maiztasunaren araberakoa dela frogatzen du.
Efektu fotoelektrikoaren saioan argiaren izpiak metal baten azaleraren aurka egiten dute talka. Baldintzak egokiak direnean, argiak metaletik elektroiak erauzten ditu.
Erauzitako elektroi horiek detektagailuaren aurka doazte, horrela neurtuz.
Efektu fotoelektrikoa aztertu ondoren, hona hemen aterazten diren ondorioak:
·
Maiztasuna txikiegia baldin bada, nahiz eta argiaren intentsitatea handia izan,
ez dira erauzitako elektroirik detektatzen.
· Maiztasun batetik aurrera, elektroiak erauzten dira beraien energia zinetikoa maiztasunarekin batera handituz.
· Maiztasun batetik aurrera, erauzitako elektroi-kopurua argiaren intentsitatearekin handitzen da. Baina intentsitate handitzen honek ez du elektroiaren energia zinetikoa handitzen.
· Metal guztiek dute horrelako portaera, mugako maiztasuna ezberdina izanik.
Einstein postulatu zuenez, argia "paketetan" (fotoiak) iristen da, fotoi bakoitzaren energia maiztasunaren araberakoa izanik: E argiaren energia izanik.
"h" Planck-en konstantea da eta bere balioa 6,62.10-34 J.s
Argiaren energiaren zati bat (elektroia erauzteko gai denean) elektroia eta metalaren arteko lotura gainditzeko da eta beste guztia elektroiari energia zinetikoa emateko.
Hor dago baita, maiztasun batetik gorakoa behar izatea elektroiak erauzteko: loturaren energia adina izan beharko du argiak elektroiak kanporatzeko. Igorpen-espektro atomikoak Elementu gaseosoen igorpen-espektroak ez dira jarraiak; elementu horiek igorritako argiek ez dute, beraz, izpi guztietako maiztasunak.