Magnitude atomikoak
Zenbaki atomikoa eta zenbaki masikoa. Isotopoak.
Zenbaki atomikoa nukleoak duen protoi-kopurua (edota orbitetan dauden elektroien kopurua, atomoa neutroa dela kontutan harturik) adierazten duen zenbakia da eta Z letraz adierazten da.
Zenbaki masikoa nukleoa osatzen duten nukleoi-kopurua (protoiak eta neutroiak, horiek bait dute atomoaren ia masa guztia) adierazten duena da; hau da, protoi kopurua + neutroi kopurua. A letraz adierazten da.
Elementu baten atomo guztiak ez dira zergatik berdinak izan behar; atomoen protoi eta elektroi-kopuruak berdinak izango dira baina neutroi-kopurua ezberdina izan dezakete.
Protoi
eta elektroi-kopuru berdin eta neutroi-kopuru ezberdinak duten atomoak isotopoak
dira.
Irudi honetan, hidrogenoaren hiru isotopo ditugu; hiru atomoek protoi eta elektroi bakarra dute, neutroietan dago ezberdintasuna.
Isotopo hauek masa
ezberdina izango dute, neutroiaren masa kontutan hartzekoa delako. Isotopoaren
ikurra, zenbaki atomikoa eta masa atomikoa elkarturik notazio isotopikoa daukagu:
ARIKETA Kalkulatu
isotopo honen egitura: ![]()
EBAZPENA
protoi-kopurua = elektroi-kopurua = 92
neutroi-kopurua + protoi-kopurua = 235; neutroi-kopurua = 235 - 92 = 143
Egitura, beraz: 92 protoi eta 143 neutroi nukleoan eta 92 elektroi orbitetan.
Atomoaren masa
Atomoaren partikulen masak (eta atomoarena ere) oso txikiak dira, ondoko datuak adierazten duten bezala.
Ikusten
denez, kg masa-unitatea handiegia da partikulak neurtzeko; horregatik beste
unitate askoz txikiagoa erabiltzen da.
Unitate hori masa atomikoaren unitatea da ("u" idazten da) eta hona hemen nola definitzen den eta kg-ekin duen erlazioa:
![]()
Masa atomikoen kalkuluak
Elementu batek isotopo bat baino gehiago izan dezakenez, elementu horren masa atomikoa kalkulatzean batezbestekoa egin behar da, hurrengo ariketan adierazten den bezala.
ARIKETA
Magnesioak naturan hiru isotopo desberdin aurkezten ditu. Bakoitzaren ugaritasun erlatiboa eta masa isotopikoak ondoko taulan azaltzen dira.

EBAZPENA
Magnesioaren masa atomikoa:
![]()