Magnitude atomikoak: emaitzak
· Iodo-atomo batek 53 elektroi ditu, eta bere zenbaki masikoa 127 da. Atomo horren notazioa idatz ezazu eta bere zenbaki atomikoa, protoi- eta neutroi-kopurua kalkula itzazu
Atomo batek 53 elektroi baditu, 53 protoi izango ditu nukleoan eta atomoaren zenbaki atomikoa 53 da.
Zenbaki masikoa (protoi-kopurua + neutroi-kopurua) 127 izanik eta protoi-kopurua 53,
neutroi-kopurua = 127 - 53 = 74
Beraz:

·
ioiak 18 elektroi eta 20 neutroi ditu. Kalkulatu protoi-kopurua, zenbaki atomikoa
eta zenbaki masikoa
Ioiak bi elektroi galdu ditu (horregatik da ioiaren karga +2) eta 18 elektroi ditu.
Atomo neutroak, beraz, 20 elektroi izango ditu.
Elektroi-kopurua jakinik, protoi-kopurua jakingo dugu eta beraz zenbaki atomikoa
Zenbaki atomikoa = protoi-kopurua = elektroi-kopurua = 20 Neutroi-kopurua 20 da.
Neutroi-kopurua eta protoi-kopurua jakinik, atomoaren zenbaki masikoa kalkulatuko dugu:
A=protoi-kopurua + neutroi-kopurua = 40
Protoi-kopurua: 20
Zenbaki atomikoa: 20
Zenbaki masikoa: 40
· Sodioaren pisu atomikoa 23-koa da. Zenbat aldiz handiagoa da Na atomoaren masa C-12 atomoarena baino?
Bata bestea zenbat aldiz den ikusteko, bien arteko erlazioa kalkulatuko dugu:
![]()
· Boroak bi isotopo ditu, B-10 eta B-11, masa atomikoak hurrenez hurren 10,0129 eta 11,0093 izanik. Ugaritasun erlatiboak %19,6 eta %80,39 izanik, kalkulatu boroaren pisu atomikoa

Masa atomikoa batezbesteko-kalkulua eginik lortzen da.
BIBLIOGRAFIA
· Kimika. Batxilergoa. Giltza
· Logse batxilergoa. Kimika. Anaya Haritza