Helburuak
Uhin elektromagnetikoen energia eta maiztasunaren arteko erlazioa ondorioztatu eta espektro elektromagnetikoaren zenbait eskualde (infragorria, ikuskorra, ultramorea) kokatzen jakin.
Aurretik jakin beharreko kontzeptuak
Energiaren definizioa
Erabil daiteken softwarea
Aktibitateak
1. Aktibitatea
Egin klik espektroaren zenbait eskualdetan eta adierazi, ondoko taula bete ondoren, zein koloretako uhin elektromagnetikoak duen energia altuena eta zein baxuena.

2. Aktibitatea
Uhinaren uhin-luzera (l), behar duen distantzia ziklo bat osatzeko (lehengo puntura iristeko) da.

Uhinaren maiztasuna
(v), segundu batetan egiten dituen ziklo-kopurua da eta Hz-tan (hertzio) neurtzen
da.
Zenbait koloretan klik eginez, ondorioztatu zein koloreruntz handitzen diren
fotoiaren energia, uhin-luzera eta maiztasuna.
Kokatu eskeman bertan non dauden ultramore eta infragorri eskualdeak eta beraien arteko energiak, maiztasunak eta uhin-luzerak konparatu

3. Aktibitatea
Espektro ikuskorraren uhin-luzera tartea nolakoa den ohartu zaitez, eta ondoko uhin-luzerak argi ikuskorrarenak (argiaren kolorearen estimazioa eginik), ultramore ala infragorriarenak diren adierazi.

4. Aktibitatea
Fotoiaren energia eta maiztasunaren arteko erlazioa finkatzen saiatuko gara. Horretarako, hona hemen galderak eta eginkizunak:
· Maiztasuna
eta energiaren arteko erlazioa zuzena ala aurkakoa da?
· Ekuazioak zernolako itxura du, "a" ala "b"? Zergatik?

· Bien arteko erlazioaren konstantea finkatzeko, hiru fotoi buruzko informazioa jaso:

· Erlazioa (h) konstante mantentzen al da?
Ondorio teorikoak
Osatu ondoko puntuak:
· Fotoiaren
energia eta maiztasunaren arteko erlazioa eta ekuazioa
· Fotoi ultramorea, urdina, gorria eta infragorrien arteko erlazioak
energia, uhin-luzera eta maiztasunari dagokionez.