Bohr-en eredu atomikoa
Hidrogenoaren espektro atomikoa
Hidrogeno gasa presio baxuan duen hodi bati korronte elektrikoa pasa arazten zaionean, hidrogenoaren espektro atomikoa lortzen da.
Korronte elektriko horrek H2 hidrogeno molekulak apurtzen dituzte eta hidrogeno atomoetan egoera kitzikatuak (oinarrizko egoeratik energia gehiago duten beste egoera batzutara pasatzen dira) lortzen dira.
Kitzikatutako atomo horiek korronte elektrikoaren bidez irabazitako energia galdu egiten dute, berriro oinarrizko egoerara itzuliz.

Kanporatutako energia hori uhin elektromagnetikoaren bidez (argia) kanporatzen da. Kanporatutako uhin horiek prisma baten bidez banatzen dira eta hidrogenoaren espektro atomikoa lortzen da.
Uhin horiek maiztasun jakinekoak (eta energia jakinekoak) dira.
Bohr-en eredu atomikoa
Hona hemen Bohr-en eredu atomikoaren ideia nagusiak:
· Elektroia nukleoaren inguruan orbita zirkularrak eginez mugitzen da. Elektroia, zilegi diren orbitetatik (mailak deituko direnak) soilik mugitzen da.
· Atomoa energia zurgatzen edo emititzen du orbita batetik bestera pasatzean. Energia uhin elektromagnetikoaren bidez emititzen du, uhin elektromagnetikoaren maiztasuna energiaren araberakoa izanik: E=h.n h=6,62.10-34 J.s konstanteari Planck-en konstantea deitzen zaio.

· E2 bukaerako orbitaren energia izanik eta E1 hasierako orbiateran, bi orbita horien artean elektroi batek jauzi egiten duenean, emititzen (nukleoruntz) edo zurgatuko duen (kanporuntz) uhinaren maiztasuna energiaren araberakoa izanik:
J.s.
(Planck-en konstantea)
· E2 bukaerako orbitaren energia izanik eta E1 hasierako orbiateran, bi orbita horien artean elektroi batek jauzi egiten duenean, emititzen (nukleoruntz) edo zurgatuko duen (kanporuntz) uhinaren maiztasuna:
![]()