Konfigurazio elektronikoak: emaitzak

· Ondokoen funtsezko egoeren konfigurazio elektronikoak idatz itzazu:

nitrogenoa (Z=7)

argona (Z=18)

magnesioa (Z=12)

burdina(II) katioia (Z=26)

burdina (III) katioia

Kasu bakoitzean desparekaturiko elektroiak identifika itzazu.

Hona hemen elektroien konfigurazioa osatzeko jarraituko dugun diagrama (Moeller):

Nitrogenoak hiru elektroi ditu desparekaturik.

Argonak ez ditu elektroi desparekaturik.

Magnesioak ez ditu elektroi desparekaturik

Burdina (II) katioiak 24 elektroi izango ditu. 4 elektroi desparekaturik izango ditu.

Burdina (III) katioiak 23 elektroi izango ditu.

· Arrazoitu ea ondoko konfigurazio elektronikoak funtsezko egoerari dagozkion, egoera kitzikaturen bati dagozkion, edo aipatzen den espezie kimikoarentzat ezinezkoak diren:

a) Funtsezko egoera da, zeren Aufbau edo eraikitze araua zuzen jarraitzen du.

b) Ez da posible. Bigarren mailan ez dago "d" orbitalarik.

c) Funtsezko egoera. Atomo neutroa baino elektroi bat gehiago du.

d) Ez da posible. Lehen mailan ez dago "p" orbitalarik.

e) Funtsezko egoera.

· Arrazoitu ondoko hauen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak:

a) atomo baten 1s eta 2s orbitalak

b) atomo baten orbitalak

a) Bi orbital horien lehen zenbaki kuantikoa ezberdina da (n=1 eta n=2) baina bigarren eta hirugarren zenbaki kuantikoak berdinak dira (l=0).

b) Bi orbital horien lehen bi zenbaki kuantikoak berdinak dira (n=2 eta l=1); hirugarren zenbaki kuantikoa ezberdina da.

· Adieraz ezazu zenbaki kuantikoen bidez, bai n=2 mailaren orbital atomikoak eta n=2 mailan dauden atomo polielektroniko baten elektroiak.

n=2 mailaren orbital atomikoak:

2s orbitalaren zenbaki kuantikoak (2, 0, 0). Laugarren zenbaki kuantikoa +1/2 izango da 2s orbitaleko elektroi batentzat eta -1/2 bestearentzat.

Hiru 2p orbitalen zenbaki kuantikoak: (2,1,-1), (2,1,0) eta (2,1,1).

· Ondoko elementuen elektroien lau zenbaki kuantikoen balioak itzazu:

a) berilioa

b) nitrogenoa

a) berilioa:

(1,0,0,+1/2), (1,0,0,-1/2)

(2,0,0,+1/2), (2,0,0,-1/2)

b) nitrogenoa:

(1,0,0,+1/2), (1,0,0,-1/2)

(2,0,0,+1/2), (2,0,0,-1/2)

(2,1,-1,+1/2), (2,1,0,+1/2), (2,1,1,+1/2). Hiru elektroiak spin paraleloz kokatu dira.

· Ondoko atomo eta ioien funtsezko egoeraren konfigurazio elektronikoak idatz itzazu: . Adierazi horietatik zein diren isoelektronikoak, eta ea horietako baten batean elektroi desparekaturik dagoen.

Lehenengo biak isoelektronikoak dira: 10 elektroi dituzte.

Hurrengo biak ere isoelektronikoak dira: 18 elektroi dituzte.

· Azaldu ondoko kontzeptuak: atomo baten funtsezko egoera eta atomo baten egoera kitzikatua. Arrazoitu atomo baten espektroarekin duten erlazioa.

Atomo baten elektroiek okupatzen duten orbitalak ahal den energia baxuenetakoak badira, funtsezko egoeran dago.

Bestalde, kanpotik energia hartu duelako energia maila handiagoko orbitalak okupatzen badute, egoera kitzikatuan daude.

Espektro atomikoak elektroiek askatzen duten uhinez (egoera kitzakatutatik funtsezko egoerara pasatzean) osaturikoa da.

· Adierazi, arrazoituz, posible ez diren konfigurazio elektronikoak:

a) Posible da eta funtsezko egoera adierazten dute.

b) Ez da posible. 2s orbitalean ezin dira 3 elektroi sartu.

c) Posible da. Egoera kitzikatua da.

d) Ez da posible. 2p orbitaletan ezin dira 7 elektroi sartu.

· Adierazi ondoan agertzen diren konfigurazioak funtsezko egoera bati ala egoera kitzikatu bati dagozkien:

a) Funtsezko egoera

b) Funtsezko egoera

c) Funtsezko egoera

d) Egoera kitzikatua

· Ondoko elementuen egitura elektronikoa determinatu: Zn (Z=30); Hg (Z=80); Sr (Z=38); Cs (Z=55); eta Te (Z=52).

· Ondoko azpimailak energia txikienetik handienera ordenatu: 3p, 3d, 4s, 4p, 4d, 4f eta 5s.

Moeller-en diagrama jarraituz, txikienetatik hasita: 3p < 4s < 3d < 4p < 5s < 4d < 4f

· Ondoko esaldiak osa itzazu, orbitala edo azpimaila hitza erabiliz. Bi hitzak erabili ahal dituzun kasuak justifikatu.

· Emandako .......... batek ezin du inoiz bi elektroi baino gehiago eduki.

· 3d ............ bakoitzean, 2 elektroi sartzen dira.

· 2p ...........-n, 6 elektroi egon daitezke.

· Maila bakoitza ............. -tan multzokatuta dago, eta, azken hauek, bere aldetik, ...............-tan.

Ondoko esaldiak osa itzazu, orbitala edo azpimaila hitza erabiliz. Bi hitzak erabili ahal dituzun kasuak justifikatu.

· Emandako orbital batek ezin du inoiz bi elektroi baino gehiago eduki.

· 3d orbital bakoitzean, 2 elektroi sartzen dira.

· 2p azpimailan / orbitaletan-n, 6 elektroi egon daitezke.

· Maila bakoitza azpimaile -tan multzokatuta dago, eta, azken hauek, bere aldetik, orbitale-tan.