Zenbaki kuantikoak: emaitzak

Zenbaki kuantikoen balioetaz, hauxe izan behar da kontutan:

"n": lehenengo zenbaki kuantikoa (nagusia). Balio posibleak: n= 1, 2, 3, ... zenbaki osoak izan behar dute.

"l": bigarren zenbaki kuantikoa (orbitala). Balio posibleak: l = 0, ... n-1. Zenbaki osoak, n-1 balioa arte.

"ml": hirugarren zenbaki kuantikoa (magnetikoa). Balio posibleak: -l ... 0 ... +l arte.

Aurreko hiru zenbaki kuantikoekin orbitala definituta geratzen da.

"ms": laugarren zenbaki kuantikoa (spin). Balio posibleak: +1/2 eta -1/2.

· Idatz ezazu ondoko orbitaleko elektroi batentzat posible diren zenbaki kuantikoak:

a) 3s

b) 4p

c) 3d

d) 5f

Posible diren balio batzuk soilik idatziko ditugu (ez guztiak).

Lehen zenbaki kuantikoa (nagusia) orbitalaren izenean agertzen den zenbaki bera da eta ondoko balioak kontutan harturik bigarren zenbaki kuantikoa aterako dugu:

s ... l=0

p ... l=1

d ... l=2

f ... l=3

Beraz,

a) 3s izenarekin lehen bi zenbaki kuantikoak definituta daude (n=3 l=0). Hirugarren balioa derrigorrez 0 izan behar du eta laugarren balioarentzat posible den bat asmatzen dugu:

(3, 0, 0, +1/2) adibidez

b) 4p izenarekin lehen bi zenbaki kuantikoak definituta daude (n=4 l=1). Hirugarren balioa -1, 0 edo +1 izan behar du eta laugarren balioarentzat posible den bat asmatzen dugu:

(4, 1, -1, +1/2) adibidez

c) 3d izenarekin lehen bi zenbaki kuantikoak definituta daude (n=3 l=2). Hirugarren balioaren aukerak: -2, -1, 0, +1, +2 dira eta laugarren balioarentzat posible den bat asmatzen dugu:

(3, 2, -1, +1/2) adibidez

d) 5f izenarekin lehen bi zenbaki kuantikoak definituta daude (n=5 l=3). Hirugarren balioaren aukerak: -3, -2, -1, 0, +1, +2, +3 eta laugarren balioarentzat posible den bat asmatzen dugu:

(5, 3, 2, -1/2) adibidez

· Ondoko zenbaki kuantikoen segidetan zein dauden baimenduta adierazi eta adieraten duten orbitalak idatzi:

a) (1, 0, 0, +1/2)

b) (2, 2, 1, -1/2)

c) (3, 2, -2, -1/2)

d) (3, -2, 0, +1/2)

e) (2, 0, -1, +1/2)

f) (2, 1, 1, 0)

g) (2, 1, 1, +1/2)

h) (4, 0, 2, +1/2)

a) Baimenduta. Orbitala: 1s

b) Ez da posible (2d -rik ez dago).

c) Baimenduta. Orbitala: 3d

d) Ez da posible. Bigarren zenbaki kuantikoa ezin du izan negatiboa.

e) Ez da posible. Bigarren zenbaki kuantikoa 0 izanik, hirugarrena ezin du -1 izan.

f) Ez da posible. Laugarren zenbaki kuantikoa ezin du 0 izan.

g) Posible da. 2p orbitala da.

h) Ez da posible. Bigarren zenbaki kuantikoa 0 izanik, ezin du hirugarrena 2 izan.

· Ondoan agertzen diren zenbaki kuantikoen serieetatik identifika itzazu atomo baten elektroi batentzat ezinezkoak zein diren, arrazoituz:

a) (4, 2, 0, +1)

b) (3, 3, -3, -1/2)

c) (2, 2, 1, +1/2)

d) (3, 2, 2, -1/2)

e) (2, 0, +1, +1/2)

f) (4, 3, 0, +1/2)

g) (3, 3, 2, +1/2)

h) (4, 0, 2, +1/2)

a) Ez da posible. Laugarren zenbaki kuantikoa ezin du 1 izan.

b) Ez da posible. Lehen zenbaki kuantikoa 3 izanik, bigarrena ezin du 3 izan.

c) Ez da posible. Lehen zenbaki kuantikoa 2 izanik, bigarrena ezin du 2 izan.

d) Posible da. 3d orbitaleko elektroia da.

e) Ez da posible. Bigarren zenbaki kuantikoa 0 izanik, hirugarrena ezin du 1 izan.

f) Posible da. 4f orbital baten elektroiaren deskribapena da.

g) Ez da posible. Lehen zenbaki kuantikoa izanik, bigarrena ezin du 3 izan.

h) Ez da posible. Bigarren zenbaki kuantikoa 0 izanik, hirugarrena ezin du 2 izan.

· Adierazi ondoko zenbaki kuantikoen multzoen artean (n, l, ml) zein dagoen edo dauden baimenduta, eta baimendutako bakoitzari dagokion orbitala esleitu.

a) (2, 0, 0)

b) (2, 1, 1)

c) (2, 2, 0)

d) (2, 1, -1)

e) (2, 1, 0)

f) (2, 1, 2)

a) Baimenduta. 2s orbitala.

b) Baimenduta. 2p orbitala.

c) Ez da posible. Lehen zenbaki kuantikoa 2 izanik bigarrena ezin du 2 izan.

d) Baimenduta. 2p orbitala.

e) Baimenduta. 2p orbitala.

f) Ez da posible. Bigarren zenbaki kuantikoa 1 izanik hirugarrena ezin du 2 izan.

· Demagun elektroi batek l=3 zenbaki kuantikoa duela:

a) Arrazoitu zein orbital dagokion

b) Adierazi eduki ditzakeen ml zenbakiaren balioak

a) Maila ez da jakina, baina gutxienez 4 maila behar du izan (n=4, 5,...). "f" orbitala da.

b) Hirugarren zenbaki kuantikoaren balio posibleak: +3, +2, +1, 0, -1, -2, eta -3.

· Adierazi 2p eta 4d orbitalei dagozkien lehen hiru zenbaki kuantikoen balio posibleak.

a) 2p-rentzat balio posibleak: (2, 1, -1), (2, 1, 0) eta (2, 1, 1)

b) 4d-rentzat balio posibleak: (4, 2, -2), (4, 2, -1), (4, 2, 0), (4, 2, 1) eta (4, 2, 2)

· Arrazoitu ea posible den atomo batek ondoko zenbaki kuantikoak dituzten elektroiak edukitzea:

a) (2, -1, 1, 1/2)

b) (3, 1, 2, 1/2)

c) (1, -1, 1/2)

d) (1, 1, 0, -1/2)

a) Ez da posible. Bigarren zenbaki kuantikoa ezin du negatiboa izan.

b) Ez da posible. Bigarren zenbaki kuantikoa 1 izanik, hirugarrena ezin du 2 izan.

c) Ez da posible. Bigarren zenbaki kuantikoa ezzin du negatiboa izan.

d) Ez da posible. Lehen zenbaki kuantikoa 1 izanik, bigarrena ezin du 1 izan.

· Ondoko zenbaki kuantikoen serieetatik identifikatu zeinek ez duten baimentzen elektroi baten egoera zehaztea eta baimentzen duten kasuetan, dagozkien orbitalak esleitu:

a) (0, 0, 0, 1/2)

b) (1, 1, 0, 1/2)

c) (1, 0, 0, -1/2)

d) (2, 1, -2, 1/2)

e) (2, 1, -1, 1/2)

a) Ez da posible. Lehen zenbaki kuantikoa ezin du 0 izan.

b) Ez da posible. Lehen zenbakia 1 izanik, bigarrena ezin du 1 izan.

c) 1s orbitaleko elektroia da.

d) Ez da posible. Bigarren zenbaki kuantikoa 1 izanik, hirugarrena ezin du -2 izan.

e) 2p orbitaleko elektroia da.