Estekiometria: hautaprobetako ariketak
A) Karbono, hidrogeno eta sufre soilik duen konposatu organiko baten 1,95 g erretzen direnean, 2,94 g karbono dioxido eta 1,19 g ur lortzen dira. Konposatuaren formula enpirikoa kalkulatu.
B) Aurreko konposatu organikoaren formula molekularra kalkulatu, beretik 1,51 g lurruntzean litro bateko bolumena okupatzen duela jakinik, 200 ºC eta 0,485 atm-tan neurtuta.
DATUAK
Masa atomikoak: C=12, H=1, S=32,1 O=16 R=0,082 atm L / K mol
2. Metano eta etanoaren nahasketa gaseoso baten 24 mL (10ºC eta 1 atm-tan neurtuta) behar den oxigenoarekin erretzen dira. Konbustio horretan 32 mL karbono dioxido sortzen dira, aurreko baldintzetan. Kalkulatu:
a) hasierako nahasketaren konposizioa
b) Nahasketa horren konbustioarako behar den oxigenoaren mol-kopurua (likidoaren bolumena ez hartu kontutan)
3. Kaltzio karburoak (CaC2) urarekin erreakzionatzen duenean, kaltzio hidroxido eta azetileno (etino) ematen du. Purutasun ezezagun duen 32 g kaltzio karburoaren lagin bat erreakzionatzean sortutako azetilenoa guztiz erretzean 24 L karbono dioxido eman ditu 700 mmHg eta 20ºC-tan neurtuta.
a) kalkulatu kaltzio karburoaren aberastasuna
b) azetileno hori erretzeko behar den oxigeno bolumena, 20ºC eta 700 mm Hg-tan neurtuta.
DATUAK:
Masa atomikoak: H=1, C=12, O=16, Ca=40 R=0,082 atm L / K mol Uraren lurrin-presioa 20ºC-tan: 17,5 mmHg
4. 500 cm3-ko matraze batek oxigeno du 0,5 atm-ko presioan eta 298K-eko tenperaturan. Beste matraze baten bolumena 250 cm3-koa da eta nitrogeno du 3 atm eta 298 K-tan. Bi matraze horiek konektatzen dira eta bi gasek bolumen totala okupatzen dute. Tenperatura konstantea mantentzen bada, kalkulatu:
a) presio totala eta gas bakoitzaren presio partziala
b) nahasketaren konposizioa (bolumen %-tan eta masa %-tan emanez)
A) Sodio metaliko lagin baten purutasuna kalkulatu, beretik 4,98 g urarekin erreakzionatzean sodio hidroxidoarekin batera 1,4 L hidrogeno ematen baditu, 25ºC eta 720 mm Hg-tan neurtuta.
B) Lortutako sodio hidroxido disoluzioaren kontzentrazio molarra kalkulatu, lortutako bolumena 100 mL-koa bada.
6. Potasio kloruro disoluzio baten 250 mL-ko bolumenak 0,292 kg-ko masa du eta gatz horren kontzentrazioa 340 g/L-koa da. Kalkulatu molaritatea, frakzio molarra eta kontzentrazioa %-tan. Cl=35,5 K=39.
7. Magnesio karbonatoak azido klorhidrikoarekin erreakzionatzen du magnesio kloruro, karbono dioxido eta ura emateko.
a) 30,4 g magnesio karbonatoarekin erreakzionatzeko behar den 1,095 g/mL-ko dentsitatea eta %20 kontzentrazioa duen azido klorhidriko disoluziotik behar den bolumena kalkulatu.
b) aurreko prozesuan 7,4 L karbono dioxido 1 atm eta 27ºC-tan neurtuta lortzen badira, zein izan da erreakzioaren errendimendua?
DATUAK: Masa atomikoak: Mg=24,3 C=12, O=16, H=1, Cl=35,5 R=0,082 atm L / K mol
8. 7,6 g Al duen ontzi batean azido klorhidriko baten (%36 d=1,180 g/cm3) 100 mL gehitzen dira, aluminio trikloruro eta hidrogeno lortuz.
a) kalkuluak egin ondoren, erreaktibo mugatzailea zein den adierazi
b) erreakzioaren baldintzak 25ºC eta 750 mm Hg izanik, kalkulatu lortutako hidrogeno gasaren bolumena
DATUAK: 1 atm=760 mmHg